kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Udaberria sutan / Joxemari Iturralde / Pamiela, 2021

Txinpartak Igor Estankona / Argia, 2021-07-04

Onartu behar dut haikuekin gertatu ohi zaidala lehenbizian amodio handi bat, eta gerogarrenean nekatu egiten nautela. Joxemari Iturralderen liburua hartu nuenean udaberria zen, orain udan ari naiz idazten.

Udaberria sutan. Ia ehun haiku (Pamiela, 2021) irakurketa atsegina da. Gure letretan oso erabilia izan den haikuaren teknikarekin egindako zertzelada hauetan kausi ditzakegu gereziak, gauak, putzuak. Edo poema aski filosofikoak, pilulen antzera irensten direnak: “Denbora izanen/ da errautsa haizeak/ eramateko”.

Hainbeste iragarki labur, ideia sinplista eta efektu bereziren artean zaila da bereiztea haiku bat gaur egun. Haikuz beterik daude bazterrak, batzuek diote hartzeko zita txertorako, beste batzuk diote jan hemengo prozesatuak, edo etorri gure telefono konpainiara. Jimu Iturralderen haikuek, ostera, aho zapore luzea uzten dute, eta irakurleoi dioskue: “Urperatuko/ den itsasontzia da/ ohea gauez”.

Shushiaren antzera, hau honen barruan jarrita eta hau honekin konbinatuta, Iturraldek lortu du ez aspertzea, batez ere bera, haiku liburuei maiz igartzen zaien mekanismoa ezkutuan gordez eta irakurleari gozamena soilik utziz. Esaten dena ia ehun ahapalditan badator, iradokitzen direnak dira hemen itsas hondar infinituak, gure baitan hitzek eta hitzen faltak sortzen duten sonarraren irudi leuna: “Egun bat da bi/ zurekin baldin banaiz/ bi bat zu gabe”. Eta ez dakizu zehatz denbora laburtu egiten den edo luzatu, haikuaren kondena baita, eta gozotasuna, pasadizoa dela infinitua, behin-behinekotasuna betiko egia. Haiku epidermikoa ere egin daiteke, noski, baina zeinen ederra den Jimuren erara eginez gero, edo Magdalenaren erara, edo Igerabideren erara. Azken aldian gure literaturak gaurkorik eta biharrik gabeko pieza txiki solte ederrak eman dizkigu, subkontzientearen gozagarri. Haikua tribializatu egin daiteke, edo idatz daiteke: “Txalupatxo bat/ Mutrikuko kaian/ zure zain dago”. Muga-mugan dago gatzbakotik, eta ostera liburu honetan dir-dir egiten du pieza honek, beste hainbat piezak legez. Udaberria sutan, finean, abusu bihurtu orduko da bukatzen, eta askotan da berriro hasten eta bukatzen, haiku beste aukera baitauzka irudimenarentzat. Udaberria sutan da horixe, udaberria sutan, suzko euri bat zerua zeharkatzen, txatarra dariola.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak