« Zaharrak berri-berri | Patuak lotutakoa »
Bertsominez / Joseba Zubimendi / Alberdania, 2002
Aztarnak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-07-20
Joseba Zubimendi Donostian jaio zen 1897an, eta Kanbon hil, 1939an, erbeste gorrian, gazterik artean. Aita azpeitiarra zuen, hargin moduan etorria Donostiara, Artzain Onaren katedrala edo eraikitzera. Euskaltzalea izan zen, Koldo Izagirrek dioenez XX: mendeak eman dituen euskaltzale handienetakoa, eta ez dago halako baieztapenik zertan zalantzan jarri. Haren eraginez sortu ziren Eusko Abesbatza, El Pueblo Vasco egunkariko euskarazko atala, Unión radio irratiko euskarazko saioa, eta beste ekitaldi asko, bertsolaritza bultzatzeko eta suspertzeko asmoz. Ahots ona omen zuen, eta irrati saio ederrak egiten omen zituen. Poesia ere idatzi zuen, garai hartan poesia (edo olerkia) baitzen euskalgintzaren zama aurrera suabe eta emeki zeraman gurdi soinuzkoa. Garai hartan poesiak itzala zuen euskaltzaleen artean, eta prosa eredua bera ere mendean zeukan. Ez da gaur bezala, aroak eta garaiak, denborak eta sasoiak aldatuz baitoz, horretaz konturatzeke askotan.
Liburuan, Joseba Zubimendiri buruzko biografia labur bezain interesgarriarekin batera, Kanbon 1939an idatzitako testuak aurki daitezke. Eusko Deya-n ikusi zuten argia. Esan dugu lehen Kanbo erbeste izan zitzaiola Zubimendiri, gerra ondoren, gerra zibilaren ondoren. Testurik gehienetan bertsolaritza eta bertsolariak aipatzen badira ere, garai bateko kronika zehatz eta konplitua eginez, hitzak ez dira horretara mugatzen soilik, harantzago doaz eta euskaltzaletasunaren argazkia ekartzeaz gainera, nolabaiteko kronika sentimentala ere azaltzen digu. Sentimentala diot, euskaltzaletasuna sentimendua baita, arrazoia bainoago. Testuek badute garai bateko xarma. Esan dut lehen: prosa bera poesiaren morroi zen garai hartan. Testuak irakurgarriak dira oraindik eta, neurri batez, eredugarriak ere bai, hain eredu gutxiko kazetaritzan, edo, hobeto esanda, ereduak kontuan gutxitan hartzen dituen kazetaritzan. Zubimendik, bertsozale eta euskaltzaleak, gerran garaitua izandakoak, bere memoria darabil aurreraka eta atzeraka, eta behin ezagututako jendea, adiskideak izan ala ez, dakartza gogora, izan zena esateko asmoz.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez