« Algara partekatua | Txikikerien handitasuna »
Gogoan dut / Aritz Galarraga / Pamiela, 2021
Iraganari, hiregana Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2021-05-08
Alzheimerrak erasanda galdu zitzaion aitona Aritz Galarragari (1980). “Gogoan dut memoria txarra izan dudala beti” idazten du lehen orrialdean. Hargatik, idatzita jaso ditu bere oroitzapenak. Liburu gutxitan agertzen da idazlea honako honetan bezain biluzik. Iraganaren ispilu deformatuari begira errezitatutako autobiografia da. Egitura aldetik oso ariketa arriskatua egin du: “Gogoan dut…” hasten da liburuko esaldi bakoitza. Anafora hau nekagarria izan liteke lehen orrialdeetan; baina, paradoxikoki, liburuak aurrera egin ahala, atsegin bihurtzen da eta jolaserako bide ematen du. Esaldi solteak diruditenak, orrialdeetan aurrera egin ahala, txirikordatu egiten dira eta trama interesgarri bihurtzen. Esaldien ordenarekin erabat asmatu du Hondarribikoak.
Liburuak nostalgiari gorazarre egiten dio. 80ko hamarkadan jaio den baten eskuetara erortzen irakurleari ahaztuta dauzkan filmak, zaporeak eta pasarteak inbokatuko dizkio Galarragak. Bereziki interesgarria da garai hartan jaiotako gazte baten dilema etiko eta politikoen segidari jarraitzea. Posizio politikoetan inertziak, ausardia faltak edo konbentzimendu etikoek duten zama liburu gutxitan bezala suma liteke (alde horretatik, Beñat Sarasolaren “Deklaratzekorik ez” liburuarekin senidetuta dago). Trama indartsuena oroitzeko gaitasunaren ingurukoa izan liteke, liburuaren beraren egiturarekin ondoen ezkontzen dena delako. Denborak maitasun harremanetan duen higadura behatzea ere ederra da. Oroitzapen idealizatuak eta une korapilatsuagoak kateatzen dituzte orrialdeek. Sexu harremanak, drogak… Liburuak intelektual baten pereza, segurtasunak eta segurtasun faltak esplizitatzen ditu. Gomendatzen dituen liburuen zerrenda eskuratzeagatik bakarrik ere mereziko luke liburuak. Gogoan izango dut “Gogoan dut”.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez