« Politikaz | Zaharrak berri-berri »
Leonardo / Fernando Morillo / Elkar, 2003
Leonardo da Vinci Javier Rojo / El Correo, 2003-07-16
Fernando Morillok Leonardo da Vinciren biografia eskaintzen dio euskal irakurleari, Berpizkunde garaiko jeinuaren izen bera duen liburuxka honetan. Bilduma honetako biografia gehienek dituzten ezaugarriei eusten die idazlan honek. Laburra da, arin irakurtzen den horietakoa. Batez ere gazteei begira idatzitako dibulgazio liburu honek amaieran kronologia bat aurkezten du, non Da Vinciren bizitzaren gertakari garrantzitsuenak, bizitzea tokatu zitzaion garaiko beste gertakari gogoangarrien parean agertzen diren. Eta bilduma honetako beste liburuekin gertatzen den bezala, irakurleak eskertuko luke bibliografiaren bat ere gaineratu balitzaio. Liburu honetan, dena dela, koloreko irudiak dituzten orrialdeak agertzen dira, pintorearen koadro eta marrazkiez hornituak. Honelako biografia labur batean, jakina, ezin sakon daiteke pertsonaia konplexu horren alderdi guztietan, idazlea Da Vincik egindako lan desberdinen berri ematen saiatu arren. Ideia batzuk, ordea, azpimarratuta geratzen dira liburuan: Da Vincik naturan aurkitu zuela bere inspirazio iturri nagusia; aurreratua izan zela, hau da, legokiokeen garaian baino lehenago jaio zela… eta batzuetan hainbeste sakabanatu zituela bere lanak, non hasitakoa amaitzea kostatzen baitzitzaion.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez