« Hausnarraren ondarea | Leonardo da Vinci »
De re publica edo politikaz / Piarres Xarriton / Elkar, 2003
Politikaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-07-13
Aitortu behar zaio Piarres Charrittoni liburu hau idazteko ezagutza franko duela, alegia jakinduria. Niri, bereziki, ez zaizkit gai politikoak interesatzen, eta noiz edo noiz horretaz hitz egiten badut, lagun artean batez ere, futbola, lagun artekoa gaia hori bai, are gutxiago gustatzen zaidalako da, eta ez dudalako asmatzen jokalarien izen-abizenik esaten, edo bakoitzak zelaian duen tokia zehazten. Egia ere bada, batzuetan, asperrak bere esku leunez erasaten didanean hartzen ditudala gai politikoak irakurtzeko, egunkarietako berriak eta halako tratatuak, hobe baita, nire aburuz, ezer irakurtzea ezer ez irakurtzea baino, baina ez da denei gertatzen zaiena; aitortzen dut. Piarres Charritton, gainera, ez da edozein. Lan askoren egile da, eta lan horien aretan oso maiteak ditut Tomas Mororen Utopia eta Spinozaren Etika’ren itzulpenak, maiteak, azpimarratuak eta erabiliak. Prosa ederraren jabe baita bera, eta hori, gutxienik, eskertzekoa da, politikari askoren hizkuntza itsusia ez denean mordoiloa bada, topikoz topiko dabilen esaldi-katea: esanahien desertua.
Sarreran irakurtzen dut “De Republica” hau idazteko gogoa eta adorea, hainbat pentsalarirengandik jasotako arnasak eman diola. Berak aipatzen ditu, besteak beste, Karlos Santamaria, Joxe Azurmendi, Ricardo Arregi, euskaldunen artean, eta Simone Weil, Hannah Arendt, euskaldunak ez direnen artean. Charrittonek berak azaltzen du Zizeronek berak ere izen bereko tratatua idatzi zuela, Errepublikaz, eta nik dakidala, pentsalari asko izan dira Errepublika gaitzat hartu izan dutenak, hala izendatzeke, noski. Maquiavelo, esaterako. Errepublikaz hitz egitea politikaz hitz egitea da, bere zentzurik onenean: hiritarrek beren arteko harremanez, beraien buruak zaintzeko eta gobernatzeko hautapenez hitz egitea eta eztabaidatzea. Piarres Charrittonek, guk metafora erabiliz, iparralde deitzen dugun lurraldetik hitz egiten du, euskara metafora-hizkuntza baita; eta errealitate hori, sarri aipatugatik, sobera ezezaguna baita, interesgarri egiten da azkenerako, eztabaidarako eta mintzatzeko gai askotxo ematen baititu. Ez alferrik sailak berak “eztabaida” du izenburua.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez