« “Arroz urez” idazten hasi eta “arrotz hitzez” amaitu | Zergatik poesia »
Tantaka / Peru Magdalena / Balea Zuria, 2020
Formaren blokeoa Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2021-03-20
Diziplinen arteko sartu-irtenetan ohitutako pertsona da Peru Magdalena eta bere argitalpena ere ezohikoa da oso: 10×6,5 zentimetroko blok baten itxura dauka eta eskuz amaitutako azala darama. Artefaktua zenbakitua dago. Lehen tiradako 300 aleak agortu dira eta bigarrena kaleratu dute. Barruan, haikuak topatuko ditu irakurleak: naturari buruzko hiru lerroko poematxoak; 5, 7 eta 5 silabakoak eta errimarik gabeak. Hala ere, soinuekin jostariak dira asko: “harria hare,/ are gehiago da/ harea haize”. Idazleak puntuazio markei uko egin die eta horrek bilatutako anbiguotasuna eta irekitasuna sortzen du. Haiku baten eta hurrengoaren arteko kateaketa ere sorrarazten du zenbaitetan. Liburua bitan banatua dago: borobila eta triangelua. Haiku borobilak bertikalean irakurtzeko moduan maketatuta daude, eta alerik distiratsuenak eta sakonenak bertan topatuko ditu irakurleak. Edertasuna konprimitzen duten pilulak dira. Triangeluaz geroztikoak, haiku tradizionaletatik apur bat urrutiratu daitezke. Naturatik giza harremanetarako jauzia egiten du idazleak atal honetan eta bere nortasuna sumatu liteke taupaka.
Zerbait ezberdina eskaintzeko prest dagoen autoreetako bat da durangarra. Liburuko ehun haikuetako bakoitza tanta bat da. Aratzak dira haietako gehienak, badira likitsak diren zenbait ere, ardo tantaren bat ere bada; eta ez da falta izerdi tantarik ere. Batera, bi tragotan edan daitekeen putzu bat bezala funtzionatzen dute. Liburuarekin busti nahi duen irakurleak, ordea, tantak atzera putzutik berreskuratzen saiatu beharko du; banaka eta poliki dastatu. Blokak edozein orri aise erauztea ahalbidetzen du. Liburuaren jabearen esku dago, beraz, alerik ederrenak oparitzea edo alerik desatseginenak suntsitzea. Modu honetan, bakoitzak bere antologia eraikitzeko aukera eskaintzen du. Artefaktu bitxia. Edozein patrikatan kabitzeko modukoa, baina ez edozein burutan.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez