« Eguneroko autopoetikoa | Poesiaren loria, bizitza partekatzearen zoria! »
Bidaia (h)ariketak / Oihane Zuberoa Garmendia Glaria / Denonartean, 2020
Plikak zekarrena Igor Estankona / Argia, 2021-02-21
“Iruña Hiria Poesia Sariketaren epaimahaia Nafar Ateneoaren Iruñeko egoitzan batzartu da. Ines Castiella Imaz andreak, Unai Pascual Loyarte jaunak eta Nafar Ateneoko euskara eleduna eta idazkari Josu Jimenez Maiak aho batez erabaki dute sariketara aurkeztu diren 18 idazlanetatik Bidaia (h)ariketak izenekoari lehen sari bakarra ematea. Plika irekita, honakoa da egilea: Oihane Zuberoa Garmendia Glaria. Epaimahaia osatzen dugunon iritziz, hizkuntza maila jasoko olerki-bilduma da, freskotasuna dariona eta kultura klasikoz jantzia; bidaia iniziatiko baten barna garamatza, hausnarketa anitzak sortzeko egina eta sentimendu paradoxikoak ongi uztartuak agertzen dituena”.
Atzokotutako modu zaharmindu horretan aurkezturik, batere xarmarik gabeko titulua daroan Bidaia (h)ariketak hau izan zitekeen literatur lehiaketa baten enegarren paperezko obramendua, baina hara non, Oihane Zuberoa Garmendia Glaria (Erronkarin jaioa, non bestela, 1993an) begitandu zaigu aurreikusi zitekeena eta ustebakoa, guria eta sendoa. Berak ere badio: “Mendia da desberdin oso;/ noiz begiratzen zaion./ Batzuetan maluta errime,/ besteetan sapa den haize”.
Bidaia (h)ariketak errealista da, alegiazkoa da, zer da? Egunerokoa bihurtzen du poema errimatu, eta grekolatindarrak dakartza hitz lauz. Gauza da irakurlearen gogoan gezia bezala sartzen dela, eta ez dioela ezer berezirik, esan ez denik behintzat. Eite aski sinpleekin sakontasun itzelak erakusten ditu, eta horretan datza bere meritua: entretenigarria da irakasgarria beste, eta delikatuki indartsua. “Musa da/ ohetik altxa,/ kafea prestatu eta/ idazten hasteko eskusa”.
Aforismoetan entretenitzen da uneka, eta errimetan eta hitzen hoskidetasunetan trabatu, eta badu joera eskapista bat —batez ere Grezia idealizatu batera— ez diona sarri poemari mesede egiten, baina liburuaren ahogozoarekin ari naiz idazten oraindik, eta hori seinale ona da. Gorabehera handirik gabeko poemario atsegin hau, Bidaia (h)ariketak, horixe dira, hariz lotutako ariketa zenbait. Modu hanpatuan ari da gauza txikien gainean, eta modu xumean heriotzaz, Egeoko irla txiki batean bilatuz kontinente guztien azalpena.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi