« Maitatua izan nahi zuen “poeta” | Dumitru biluzik »
Kontu pribatu bat / Beppe Fenoglio (Josu Zabaleta) / Katakrak, 2020
Gerlaren eta bizitzaren arteko talka Irati Majuelo / Berria, 2020-11-22
Italiara egin du bidaia honako honetan Katakrak argitaletxeak, eta Beppe Fenoglioren hitzak ekarri ditu euskarara lehen aldiz. Josu Zabaletaren eskutik jaso dugu Kontu pribatu bat, idazlearen libururik finena. Eleberri partisano bat dugu esku artean, sarri landutako gaia izanagatik, bestelako begirada batez datorkiguna.
Mendialdeko partisanoen erresistentziara batutako gazte batek gidatzen du Fenoglioren eleberria. Milton ikaslea da izatez, klase sozial baxukoa, eta herrira gerlatik ihesi iritsitako Fulvia nerabearekin maitemindu da. Haren lagun Giorgio ere (ikaslea, baina maila sozial altuagokoa) ez da urrun ibiliko. Miltonen, Fulviaren eta Giorgioren arteko maitasun eta laguntasun hirukia da liburu honen egiturari eusten diona. Faxisten aurkako guda betean harrapatuko du, ordea, hiruki gatazkatsu horrek; hortaz, etsai eta lokatz artean egin beharko die aurre Miltonek bere barne minei.
Protagonista erromantikoa da Milton, erromantikoegia aukeran. Airean sostengatzen da bere maitasun harremana; bere pentsamenduek eman diote kategoria hori egiazki, Fulviaren onespenak baino gehiago. Hala ere, horrenbesteraino betetzen du maitasun horrek bere izatea osoa, ezen zalantza ñimiñoena agertzean gerla-heroi batek sekula egingo ez lituzkeenak egitera bultzatuko baitu: bere dibisiotik alde egin, erabaki propioak hartu, maila altuagoko partisanoei aginduak eman. Ez da gerlako heroia, eta hori alde du eleberriak. Hala bizi du laguntasuna ere, berarekin kontuak argitzeke izan arren, azken unera arte defendatuko baitu Giorgio laguna.
Bizitza bezain intentsoa da Fenoglioren eleberria, bizitza bezain absurdoa. Izan ere, inor ez dabil ihesi, baina pertsekuzioa da istorioaren motorra: pertsonaia bat bestearen bila doa, etengabe, norbere probetxurako zerbait lortzeko asmoz. Eta hala korapilatzen dira gudaren joko-zelaian maitasuna, laguntasuna, askatasun propioa eta kolektiboa. Argitaletxearen hitzaurrean bertan topa dezakegu paradoxa horren definiziorik fidelena: “Askatasunaren alde borrokatzen ari da eleberriko protagonista, baina idazleak ez dio utziko, izango du dena itxita, dena lotuta, maldan behera”.
Fenoglioren indargunea jauzi narratiboak egiteko gaitasuna da. Denboran atzera jotzen du maiz, eleberri historikoen joera kronologikoei uko eginez, eta, horretarako, hitz gutxi eta mekanismo sotilak erabiltzen ditu, oharkabean eramanez irakurlea faxisten eraso posible baten tentsiotik gerla aurreko oroitzapen goxoetara. Estilo azkarra, lehorra, zehatza dauka idazleak, baina batez ere egiazkotasuna jartzen du bere prosaren erdigunean. Eleberri partisanoa izanagatik, ez du ideien arteko borroka bat aurkezten, baina guda ez da, era berean, maitasun istorio bat txertatzeko agertoki hutsa. Gatazka armatu baten barnetik idatzitako kontakizuna da, non era garratzean ageri diren loratutako sentimenduak, hartutako erabaki pertsonalak, akatsek dakartzaten ondorioak. Gerlaren funtzionamendu gordina eta bizitzarekin egiten duen talka, finean.
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo