kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Bost egun, bost gau / Manuel Tiago (Iñigo Roque) / Katakrak, 2020

Mugak gainditu Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-08-22

Seguruenik liburu honen egilearen izena, Manuel Tiago, irakurtzean ez da inolako oihartzunik sortuko irakurlearengan. Baina agian ezizen horren atzean gordetzen den benetako izena aditzean desberdin gerta daiteke, batez ere bizitzaren zati handi bat dagoeneko artxibatuta daukaten pertsonengan: Manuel Tiago Portugaleko alderdi komunistaren kidea izan zen Alvaro Cunhal-ek literatura idazteko erabiltzen zuen ezizena baita. Tiago ezizenez ezagututako idazleak zenbait narrazio idatzi zituen eta liburu honetan “Bost egun, bost gau” izenburuko nobela laburraz gain, beste bi kontakizun ere biltzen dira. Gaiaren aldetik orrialde hauetan jasotzen diren hiru kontakizunek harreman estuak dituzte: hiruretan agertzen zaizkigun protagonistek muga bat pasatu behar dute beste herrialde batera joateko. Gai nagusi honen inguruan mugitzen dira narrazioak eta Iñigo Roque itzultzaileak (eta hitzatzearen arduraduna) eta Amets Arzallus hitzaurregileak horretan jartzen dute arreta. Muga igaro beharraren arrazoiak desberdinak izan daitezkeelarik, idazlan hauetan agertzen diren pertsonaiek beste alde batera joateko dituztenak ez dira argi azaltzen. Aldez edo moldez, iheslariak dirudite eta zeharka behintzat Portugalen urteetan iraun zuen diktaduratik ihesi dabiltzala susmatu daiteke. Pertsonaien zirkunstantziak eta iragana, ordea, lausoegiak dira, ezer zehatzik adierazteko. Eta nago zehaztugabetasun honek balio erantsia duela, narrazioen irakurketa historiko-sozialaz gain, irakurketa filosofiko-existentziala ere ahalbidetzen du-eta. Izan ere, pertsonaiek historiari lotutako egoera berezi batean daudelako ihes egin behar dute, baina giza izaeraren metaforatzat ere ulertu daiteke muga pasatu beharrarena: bizitzan ere harantzago joan beharra baitago, norberaren zirkunstantzien muga zehatzak nolabait transzenditu alegia.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak