kritiken hemeroteka

8.765 kritika

« | »

Kandinskyren tradizioa / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2003

Kandinskyren tradizioa Ana Unanue / Aizu, 2003-06

Istorioa: Abiapuntutzat Kandinskyren emaztearen anekdota bat hartuz, neska gazte baten aurreneko sexu esperientzia kontatzen digu Saizarbitoriak. Amodiozko istorioa esatea gehiegi esatea litzateke, neskak bere buruan irudikatu duen mutil idealak ez daukalako zerikusirik aurreneko aldian egokituko zaion mutil zakarrarekin.

Emaitza: Eleberri labur (84 orrialde) bezain gustagarria. Saizarbitoriak trebeziaz eta naturaltasun handiz kontatzen ditu neska gazte ameslariaren gorabeherak Egileak idealaren eta errealitatearen arteko kontrastearekin jolasten du; hasieran ematen du protagonista alferrik dabilela ametsetan, haren erromantizismoak behin eta berriro joko baitu errealitatearen kontra, baina bukaera zoriontsuak besterik adierazten du, errealitatea idealaren pareko izan daitekeela alegia. Baten batek esan lezake bukaera biribilegia dela, baina, zer arraio, amaiera “irekiak” horren modako dauden honetan gustura irakurtzen da pelikuletako the end horietako bat.

Nabarmentzekoa: Egileak pertsonaiak eraikitzen erakusten duen abilezia. Saizarbitoria neska gazte baten larruan sartzen da narrazioan, eta onik ateratzen da probatik: nerabe sinesgarria eraikitzeaz gainera, nola heltzen den erakusten digu, hasierako eta bukaerako Miren ez baitira pertsonaia bera. Rosetti-ren obsesioa eleberrian bezala, honetan ere gizonezkoak barregarri samar gelditzen dira: sentimenduak adierazteko gai ez diren pertsonaia baldarrak. Gizajoak.

Azken kritikak

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak