kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Bertsoaren harria / Koldo Izagirre / Lanku, 2019

Egonarriz / Koldo Izagirrek Mikel Asurmendi / argia.eus, 2020-03-20

Bertsoaren harria landu behar nuela eta jarri nintzen abian, hogeitaka… nituen begiztatu, hala ere, txoriak libre izanagatik zaila zenbatzen habiak. Argazkigintzan trebatu nintzen adorez, harrien mintzoa jaso nuen adorez.

Hainbat dira ibilitako bideak, gehienak Gipuzkoan, mendebaldean batzuk, bertze batzuk ekialdean: txorien narrazioak, bertsoak eta irudiak batu ditut baltzuan.

Altzatik Altzora, Leitzan gaindi izan na(h)iz Muxikan, izan na(h)iz Ahetzen nahiz Urepelen. Zegamatik Oiartzun(er)a bitarte oihartzun franko entzuten dirade. Hitzak harriaz lau dira nire fuerte, alta bada, hazia naiz hezia ere, bertsolaritzaren menpe.

Belearen balada beltza

Eskerrik asko senide onak, / poetak luma zuriko / banekien ez ninduzuela / itolarrian utziko / zatozte denok untziko / berriro elkar besarkatzeak / ez nau poztutzen gutisko / zuen eskas egin nuen sarri / nenbilela urrutiko / mendian edo huriko / zuek noiz irakurriko.

Bilboko poetak Harri eta herri-n bertsolariak laudatu edota laidotu zituen eta, halatsu nator ni ere, aldian egonarriz aldian harriduraz, Harrizko herri hau inarrosi aldera: Bertsolaria dogu Herriko bizitzaren oihartzuna. Harri arrak dira nagusi, haatik, emeren bat badago bere errenta ongixko irabazia, Aranbarria du grazia, ez baitezpada Petriarena. Senperrenak eta bi egin zituen bertsotan.

Nork du merezi lumadunetan / poesiaren koroia / ereinotzaren hostoan dabil / belea eta erroia / Mihina ez du herdoia / mutuko ahal da behin betirako / erresiñola etoia / gure arraza ez da izanen / bere kantuen morroia / halaxe aitortzen ohi da / beleak jo zuen goia.

Bertsolariek badute beren estatua, euskarak ez du estatu(a)rik baina. Sagardoetatik aterarazi zituzten, baita plazan ederto kokatu ere. Oihartzunak baina ez ziren aski ozen nonbait. Kontzejura etorri naiz papere baten bila (…) (…) Pobreak altxatzeko a zer kuadrila! Fededunak ziren, sotanaz jantzitako beleen arrimuan, hitza grabatu zieten, baita zintzur-hestea estekatu ere. Euskara landu zuten, baita latinera makurrarazi ere: Ez degu arrazoirik gutxi garelako!

Gora dezadan moko betean / kaiolako ez den kanta / haren berdinik ez du basoak / hasten bagara karranka / ze sinfonia xarmanta / hura bai ezti hura bai eder / hura ez baita marranta / hura entzuteak bihotza hustu / egiten dit tantaz tanta / esaeratan esanda / belea berdintzen lan da.

Fernando Amezketarrak, Arrese Beitiak, Ramos Azkaratek, Basarrik, Bilintxek, Bordelek, Balendin Enbeitak, Ereñotzuko besteok, Pello Errotak, Etxahun-Irurik, Iparragirrek, Iztuetak, Lasartek, Lazkao Txikik, Mattinek, Otañok, Txirritak, (….) Uztapidek, Xalbadorrek eta Xenpelar batek hitz egiten dute, edo berba egin, bestenaz ele egin ere.

Udarregi ordea, Udarregi mintzo da. Inor ez da akats gabea, mintzoa bereziki baita bertsolariarena. Odolaren mintzoa, alajaina. Zer esan nahi du Udarregiren eskulturak? Zer erran nahi dute enparauenak? Apika hemen, naski han: Euskal Herria egin gabe dago eta geuk osatu behar.

Poeta zaharron bizimodua / ez da gauza erosoa / sekulan ere ez zaigu falta / lumakoen erasoa / hau ez da patu gozoa / entzun baldin baduzue inoiz / egin nintzela usoa / sinestazue bele lagunok / gezurra dela osoa / ni ez naiz hain inozoa / belea ez baita zozoa.

Bere apaltasunak kondena merezi zuen egiazki, neurriz gorakoa baitzen. Anitz maite duenak anitz sufritzen du.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak