kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Izendegi hutsa / Fito Rodriguez / Arabako Foru Aldundia, 2019

Hautsa harrotzeko poesia (…edota beste bat apalategirako) Mikel Asurmendi / argia.eus, 2019-12-13

Lerro-burua probokazio hutsa da, liburua izendatzeko era hutsa, bere hautsa inarrosteko manera. Izanik ere, ezin uka, tankera honetako liburuak kartoi kaxeetatik apalategira igotzen dira eta gehienak, edergailu gisa eta hautsa biltzeko “sortuak” dira.

Liburuak adierazi gabeko hitzaurrea dauka: Txirrita-ren DENBORA, LEKU, ZERU TA LURRAK, IZAR TA ILARGI, EGUZKIAK… izenburukoa, Koldo Izagirrek paratua. Zer gehiago adieraz dezaket nik, bi izen horiek adierazitakoaren ostean? Idazleak adieraziarekin aski, nik uste.

Alabaina, liburua apalategitik jaisten laguntzeko, liburuen hautsa kentzen laguntzen dugunon “bozgailua” behar omen da. Horra hemen, beraz, nire ardaila edota plagioa!

“Toponimia [hots izendegia] oso lotuta dago mitoari, erabilera morala agerikoa da batzuetan, iluna beste askotan”, diosku idazleak.

Gure berbaldian —ardailean errime esanda—, zernahi topiko erabili ohi dugu —elemenia ele, leunki esanda—. Nire ondorengo belaunaldikoen mintzamoldean tipikoa, mitikoa bihurtu da, hots, bihurtu dute. Honezkero ez dute bereizten zer den tipikoa zer mitikoa. Haientzat sinonimo hutsak dira. Gaur egun, tipikoaren eta mitikoaren bitarteko hutsean ospetsua gailendua da, famatua alegia.

“Autokontzientzia bat sor liteke toponimoetatik, hala irakasten digute kantariek”, diosku idazleak. Demagun kantariak poetak direla. Erran nahi baita, Fito Rodriguez orain arte filosofia irakaslea eta saiogilea —hitzaren supiztaile maiseatzailea, berbadun jostaria, ardailaren maisua— poeta bilakatu da. Filosofiari laga barik, toponimiarekin “estropezu egin du” eta poesia ondu du jaiotzez gasteiztarrak. Hitzaurre-rik jarri nahi izan ez duen —nirea da interpretazioa— idazleari kasu eginez, herri hizketaz harago, bertsolariaren “Denbora, leku, zeru ta lurrak, izar ta ilargi, eguzkiak…”-z harago —nirea da interpretazioa—, Araban gaindiko topos-etik topos-era eraman gaitu poetak. Topikoetatik harago, topiko tipikoak eta mitikoak harrotu ditu.

“Herri jakintzatik edo ezaguera sakonetik hurbil gintezke toponimiara”, dio poetak. “Beharrik, ez garamatza etimologiaren eta historiaren bideetatik”, gehitzen du idazleak. “Eskerrak” gehitzen dut neronek.

Etimologiaren eta historiaren bideetatik eraman beharrean, hatsanka eraman gaitu gasteiztar donostiarrak. Egiaz harago, hegian barrena eraman gaitu. Easoko (H)Egia auzokoa baita Rodriguez. Bornaetxea izan ere.

Luzamendutan ibili barik, amaitzeko, toponimoak toponimo, honatx harribitxi poetiko bat. Izendegi hutsa-ren hautsa eta elemenien artean, batto.

Egilatz / Hizkuntzak, maldan behera ez amiltzeko, / hitz jarioaren neurria behar du, / hitzak neurritu, / isiluneak kalibratu, / norberak bere neurkerara egokitu.

Post Scriptum: Egia latza dugu liburuen hauts astintzaileok —inarrosle harrotuok, suabe erranik—.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak