kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Naufragoen altzoa / Gorka Setien / Egilea editore, 2019

Igeri dago Igor Estankona / Argia, 2019-12-08

Minoreak izan ohi dira irakurtzen ditugun zenbait obra, apala euren helburua, mugatua norainokoa. Gorka Setien Berakoetxeak Naufragoen altzoa horrelaxe atera du, liburu fin-fin bat da, azala ere argal-argala, ideia zenbait eta mamu zenbait bertan uzteko, eta ez zitezen ibili, agian, buruan bueltaka: “Laztana/ bixotza/ maittia/ disekatutako txorien izenak/ besterik ez dira aunitzetan”.

Ramon Agirre, Eneko Olasagasti eta Maripi Solbesekin batera idatzitako Eta zergatik ez… Sigrid? heterodoxo harekin hasi (Susa, 1983) eta bururatu ahala erreskadan idatzitako Ez sinkronia (Susa, 1985) jarraitu, Gorka Setienen pultsu poetikoa lurperatu eta hurrengo mendean azaleratu zen berriro —Aparkalekuko felizidadia eta Ertzetako inkomunukazioak— eta orain orrialde hauetara dator luma hark egundo deskantsatu izan ez balu bezala, tinta falta izan balu bezala urteokaz.

Estilo jakin bat daukalako Gorka Setienek aurriekin egina, hondoratu ziren zatiekin eraikia. Ideia itxura batean lotura bakoekin josi du oihal bat aski grisa: “Aspaldi ostu zidaten ama/ hautsi zidaten desioa/ ito umea eta bideratu/ hortik gerora guztia/ eta/ orain/ limoiak/ ere bai”.

Pentsa daiteke “eta” edo “orain” edo “limoiak” ezin daitezkeela poema bateko lerro izan, ez daukatela nahikoa funts eurek bakarrik eusteko euren buruari, baina Gorka Setienek horrela idazten du, instintiboki idazten du, ez du, ezagun denez, atzera begiratzen. Liburua horregatik da freskoa eta zabarra, azalekoa eta enigmatikoa: “Desio batek/ desio antzinakoenak/ lehena iratzar dezake eta/ tiranoaren eraikinean urradura definitiboa eragin/ utopiak odola duela erakusteko/ odolak basoa/ basoak sustraiak/ sustraiek mugimendua”.

Naufragoen altzoa ezin da irakurri beraz poema liburuak irakurtzen diren antzera, ezpada fanzineak irensten genituenean bezala, laino batean. Akatsak eta ahuleziak dauzka, baina kritika hau merezi zuen, nahiz eta esku artean hartu eta apunte batzuk diruditen hasiberri batenak. Beharbada horregatik, ez delako gorena baina enkoadernatu eta opatu egin digulako izan da hain xamurra irakurketa. Boluntarista delako.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak