« Lur hartzen | Hezurren erretura »
Munduko tokirik ederrena / Iñigo Aranbarri / Susa, 2018
Munduko tokirik ederrena Hektor Rodriguez / Begitu, 2019-11-01
Aspaldian hartu neutsan gustua Iñigo Aranbarrik idatzitako liburuak irakurteari. Aitortu behar dot sarritan kostau egiten jatala bere narrazinoen haria jarraitutea, hain da aberatsa bere hiztegia nire buruan daukadan hiztegi mugatuak gainezka egiten dauala. Normalean baino astiroago irakurrita be, bere liburuakaz lortzean dodan gozamenak edozein traba gainditzen laguntzen nau.
Ba kasu honetan ez dot zailtasun hori hainbeste sentidu, irakurketa errazagoa egin jata. Munduko tokirik ederrena liburua aurretik irakurri dodazan bere beste liburuak baino errazago egin jata irakurterakoan, hiztegia eta idazkera betiko moduan aberatsa izanda be, liburua osotzen daben ipuinen haria ez galtzea erraza izan da.
Ipuinez osotutako liburua da eta hemen aitatutakoa, 2018an idatzia. Aranbarrik oin arte batez be poesia eta eleberriak idatzi badauz be, igaz lehenengoz ipuin-liburu bat argitaratu eban. Hamar ipuinez osotuta dago. Kapitulu batetik bestera jarraipenik ez badago be, alkarren arteko loturak aurkitu geinkez irakurketan. Kokapenaren aldetik danak Urola bailararen inguruan lekututa dagoz, Aranbarri beraren jaioterriaren inguruan (Azkoitia). Jorratutako gaietan be lotura aurkitu geinke, ipuin guztiak iraganeko gertaerai buruzkoak dira eta. “Atzorik gabe ulertzetik ez dagoen oraina” esaten dau liburuak berak; memorian gelditutako iraganeko gertaerak orainaldian daukien isla aurkituko dogu ipuinotan. Istripuak, hilketak, garrantzirik bako gertaerak, drogak, herria… hainbat dira iragana orainera ekarriko daben gaiak.
Ipuin bakotxa irakurten hasterakoan “galduta” egotearen sensazino atsegina sentidu izan dot, baina Iñigok zer kontatuko deuskun eta istorioa nondik joango dan jakin ezinak, irakurketeagaz jarraitu arazo egin deusta atal guztietan, gelditu ezinik. Ipuin honeek hasikera-hasikeratik “engantxau” egiten zaitue. Gainera, lerro gitxitan ederto kondensau izan dauz istorio biribilak, ipuinen formatuan be narrazino luzeetan moduan kalidade handiko kontakizunak oparitzen deuskuz liburu honetan. Iragana gero eta handiagoa daukagunok gainera une askotan identifikauta ikusiko dogu gure burua istorioetan. Gertutasun horrek lagunduta, asko gozatzeko liburua dozue hau.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez