kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Basa / Miren Amuriza / Elkar, 2019

Lurrari atxikia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-06-08

Ia guztiz desagertu den mundu batera eramaten du irakurlea “Basa” izenburuko nobela honek. Miren Amurizaren lehenengo eleberria da, eta idazlanean idazleak mundu hori gertutik ezagutu duela erakusten du. Nobelaren protagonistak Sabina Gojenola du izena. Senarrarena izandako baserrian bizi da eta bere ardurapean koinatu ezindua dauka. Modernitatearen bide bazterrean geratutako pertsona izanik, bere betiko bizitzari eusten saiatzen da, baina oso zaila zaio berak bakarrik aurre egitea halako bizimoduari. Bere mundua lurrari lotua dago, halako moduan non pertsonaia bezala lurraren beste osagai bat dela ematen baitu. Mesfidatia da oso, eta gogorra. Modernitatearekin zerikusirik duen edozein gauza, aldaketa txikiena inplikatzen duen edozer alegia, erasotzat hartzen du, bizi den oreka arriskuan jartzen duen aldetik. Zakarra denez, ematen du sentimenduak azaltzeko zailtasunak dituela, azken finean sentimenduak ezkutatu behar izan diren giroan hazi da-eta. Halakoxea da pertsonaia nagusia.

Egia esan, harekin nekez senti daiteke enpatiarik, berak ere ez baitu besteekikorik erakusten. Seme-alabek beren bizitzak egiten dituzte baserritik kanpo. Urruntasun hau fisikoa ez ezik animikoa ere bada, eta aldentze honek beraien arteko komunikazioa ezinezko bihurtu du. Sabinak ezinduta dagoen koinatua zaintzen du baserrian, eta honek zama handiegia dakar, baina ez du inolako aldaketarik onartzen. Bitartean, baserria poliki-poliki endekatuz doa. Neurri handi batean, Sabinaren jokaera berak ezagutu duen bizimoduaren ondorioa dela ematen du, baina badago gehiagorik: sufrimenduak sortzen duen harrokeria modukoa, bizitzak pairarazitako gauza guztiek besteen gainetik jarriko balute bezala. Eta baserria hondatzen den bitartean, gorputzaren eta arimaren zauriak orbandu beharrean gaiztotuz doaz, oroitzapenak eta gertakariak nahasten zaizkiolarik.

Pertsonaia, batzuetan, oso prebisiblea da, lauegia alegia, eta ikuspuntu moderno batetik begiratuta, ia-ia interes etnografikoagatik irakur liteke liburu hau. Idazleak, edonola ere, kontaera bizia egiten jakin du, pertsonaia honek ere tolesturak izan ditzakeela era sotilean iradokiz.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak