« Sena, adorea, sendotasuna | Besteak »
Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002
Kazetaritzaren argi-ilunak Amaia Serrano Mariezkurrena / Argia, 2019-05-26
Duela gutxi euskaratu du Koro Navarrok 36ko Gerrari buruz George Steerrek idatzitako saiakera: Gernikako arbola. Gerra modernoaren landa-azterketa bat. Britaniar kazetaria izan zen Gernikako bonbardaketa munduari kontatu ziona, diskurtso ofizialaren kontrako albistea emanez. Informazioa boterea da eta botere-lehiak geroz eta muga lausoagoak ditu. Funtsean eta labur esanda, borroka hori da, hain zuzen, nobela honetan azaleratzen dena, bai 36ko Gerrako testuinguruan, bai, neurri apalagoan, euskal gatazkarenean.
Gaia ez da berria, Gernikan gertatutakoa ongi baino hobeki ezagutzen dugu, eta euskal eleberrigintzak Santoñako hitzarmena edota Bilboko kartzelen erasoa ere hartu izan ditu hizpide (Saizarbitoriaren Bihotz bi-n topa ditzake irakurleak bi-biak). Alabaina, nobela honen berezitasuna kontabidean dago, forman. Komarik gabeko zerrendak, esaldi laburrak, istorioari jarraitzeko sarrerarik eta etenik eza, semantikoki lotutako plano aldaketak edo egitura sintaktiko errepikatuak dira estiloa definitzen duten ezaugarrietako batzuk. Poetaren ahotsa ere agertzen da tarteka, metaforen bidez irudi deigarriak sortuz: “Ontzi motordun txikietan bandera gorriek harro egiten zuten izokin urbanoen bidaia arratsaldeko lehen orduetan” (117).
Nortasuna, ardura politikoa eta etikoa, zalantza eta harremanak nahasten dira kazetaritzaren ajearekin batera, eta komunikazio eza irudikatzeko erabiltzen diren baliabideek horrekin guztiarekin dute lotura: hizkuntzen ezagutza (ingelesa ez menderatzea, gaztelania jakin bai baina frantsesez aritzea, eta abar), pertsonaien arteko harreman motak, gerra/gatazkari buruzko albiste manipulatuak, komunikazioa eragozten duen kartzela eta informazioa eskuratzeko tortura mekanismoak. 36ko Gerratik 1998ko euskal gatazkara egiten da jauzi behin eta berriz, Londresen dagoen Galder protagonistaren bidez.
Nobela gomendagarria da, baina baditu guztiz gogobete ez nauten zenbait alderdi, esaterako, edozein egoera gerra kodeekin interpretatzea: “Dantzazuloan oro zen Dresde Londres Nagasaki” (63). Dena dela, paperezko hegazkinen inozentziatik, joko literario interesgarria planteatzen du Egiak: zurikeritatik ihes egiteko letren plazarik aberasgarriena literatura da, irudimenak egingo baikaitu libre.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro