kritiken hemeroteka

8.830 kritika

« | »

Winston / Martin Etxeberria / Elkar, 2018

Poetaren testamentua Aiora Sampedro / Berria, 2019-03-17

Zortzi urte joan dira Martin Etxeberriak bere azken poema-liburua (Zakurraren poema eta beste hezurrak) argitaratu zuenetik, nahiz eta tartean anaia Xabierrekin batera nobela bat baino gehiago argitaratu duen. Liburuko azalean irakurleak aurkituko ditu agortzen ari den pospolo baten argazkia eta izenburua bera, zeinak lehen begiradan denboraren joanaren inguruko hausnarketa bat aurreikusarazten duen. Aurreko poema liburutik Winston izenburupean argitaratu berri den honetara arte igaro den denborak, agian, zeresana izango du liburu guztian zehar gailentzen den atzera begirako tonua ulertzeko: poeta joandako denboraren kontzientziaz jardungo da poema gehienetan zehar.

Memoria ariketa batek lotzen ditu liburuko pasarte gehienak; batetik, badira poeta iragan denboraz hausnartzera daramaten gertaerak, eta, bestetik, poeta haurtzaroko garai zoriontsuagoetara eramaten duten oroitzapenak. Batzuk zein besteak identifikatzeko, poetak topiko klasiko ezagunak baliatzen ditu, bestela nahiko iluna datekeen interpretazioan laguntzen dutenak.

Izenburu bereko poema bikainaz hasten da liburua: Winston. Aitaren hiletaren prestaketa-lanak gogoratzen ditu poetak zigarro-pakete baten harira. Kantu elegiako horren bidez, semeak aitarekiko identifikazioa nabarmentzen du, testigua hartuz eta hurkoarekiko desberdintzea azpimarratuz.

Aipatutako beste poema multzoa, aldiz, bizitzaren aldeko kantu baten erara interpretatu daiteke: naturako irudiei eta sexualitateari loturik ageri dira olerki gehienak, eta maitasunaren ideiaren inguruan harilkatzen dira.

Lanak ez du egitura finkorik, poema bilduma baten modura uler daiteke, hau da, irizpide zehatzegirik gabe bildutako poema multzo baten modura. Orokorrean, hala ere, liburu guztia azken poema osatzerainoko bidea bailitzan ulertu daitekeela iruditzen zait; azken poemako ahapaldiek, hala, poetak zerbait lortzeko duen bide bat egiten ari delako determinazioa erakusten dute, eta, hori horrela, zentzu metaforikoa hartzen dute, idazleak lortzeke duen zerbaitekiko analogia osatuz.

Horiek kontuan hartuz, idazlearen identitatearen sorrera gai zentrala bilakatzen da. Indibiduoaren sorrera eta kolektiboarekiko harremana nahasian ageri dira; eragin kulturalei poetak egiten dien aitortzaren bidez haragituz. Influentzia literario esplizitu nahiz inplizituz josirik dago liburua: Beckett, Ungaretti eta Baudelaire.

Aurretik aipatutako ideiari loturik, zenbait irudi indar handikoak iruditu zaizkit; surrealismoaren kutsuak eta metrika aniztasunak nabarmendu egiten dute zailtasuna, baina topiko identifikagarriek gozatzen dute lana. Aipagarria da irudi horiek neurriz landuak izan direla, eta lana edertzen dutela. Bi ahapaldiko poemek, adibidez, ideia hori ondo laburtzen dute: “Hasieran, isiltasuna zen”. Batere ohikoa ez den poeta baten lana irakurri nahi duenarentzat pieza egokiak biltzen ditu Winston lan honek.

Azken kritikak

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Mikel Asurmendi

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Maddi Galdos Areta

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Asier Urkiza

Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien

Nagore Fernandez

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak