« ‘Genero’ literaturaren alde | Zuriaren ostekoa »
Winston / Martin Etxeberria / Elkar, 2018
Zigarroaren kea Javier Rojo / El Correo, 2019-03-09
Badago poesiaren bilakaeran analogiaren eta ironiaren mugimendu pendularra ikusten duenik. Planteamendu hau onartuz gero, “Winston” izenburua duen Martin Etxeberriaren poema liburu hau inflexio puntuan kokatzen da. Izan ere, erroak analogian dituen poesia erakusten zaigu bertan, hitz poetikoaren bidez beste mundu batzuen presentzia azal-ezina agerian jartzeko ahalegina egiten delarik. Baina subjektu poetikoa jakitun da oso halako planteamendu erromantikoek dagoeneko ez dutela inora eramaten, pertsonak mugarik gabeko ironia existentzial batean murgilduta baitaude.
Etxeberriaren poemak irakurtzerakoan irakurlea berehala konturatuko da erreferentziaz beteriko poesiaren aurrean dagoela. Batzuk begi-bistakoak dira, adibidez, mitologia aipatzen delarik. Baina, esan bezala, poesia hau trantsizio puntuan kokatzen da eta erreferentzia mitologiko horiek erakusten dute mundu modernoa zenbat aldentzen ari den halako erreferentziek gordetzen dituzten barne misterioetatik. Beraz, erreferentzia mitologikoak, nolabait esateko, degradatuta agertzen dira, orain mitoak behinola izandakoaren oihartzun ia ulertezinak izango balira bezala. Beste erreferentzia batzuk ezkutuagoak dira, zeharkakoagoak, nahi bada. Edonola ere, batzuek zein besteek erakusten dute poesia ez dela ezerezetik sortzen, poetak ez duela jokatzen jainko batek bezala. Eta ez da jainkoen mezulari “goi-arnastua” ere, klasikoren batek esango lukeen bezala. Mundu erreal batean mugitzen da, non heriotza existitzen den eta heriotzak besterik ez duen uzten bere atzean, zigarro baten kea bezalako oroitzapen lausoa. Eta ematen du mundu erreal horretan kokatzen den gizakia udako arratsalde infinitu batean zehar mugitzen dela.
Liburu honetan hainbatetan errepikatzen den horren antzeko irudiek laburbiltzen dute orrialdeek uzten duten inpresioa: Melankolia eta nostalgia sentimendua, nerabezaroko ingenuitatearena, bakardadez zipriztindua. Eta ia oharkabean hedatzen den sentimendu hau adierazteko idazleak batzuetan surrealistak diruditen irudiak elkartu ditu, agian berez surrealistak ez direnak baina oso pertsonalak izateagatik irakurleari halakotzat aurkezten zaizkionak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi