kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ez erran deus / Jon Arretxe / Erein, 2018

Usteldura herrixkan Javier Rojo / El Correo, 2019-02-16

Jon Arretxek “Ez erran deus” izenburuko nobela honetan Toure burkinafasoarraren abenturen beste entrega bat eskaintzen digu. Honetan, pertsonaiak Bilboko kaleak utzi eta Nafarroako mendialdeko herri txiki batean jarri du bere egonlekua. Protagonista honi eskainitako nobeletan zehar haren izaera garatuz joan da, abenturaz abentura. Edonola ere, Tourek oinarrizko ezaugarriak mantentzen ditu. Legez kanpoko etorkina da, eta Afrika pobretik Europa ustez aberatsera egin du bidaia, lehenengo momentuan bidaia horren helmuga Bilboko San Frantzisko auzoa izan delarik. Pertsonaiak bizirautea du helburu, eta horretarako edozein lan hartzen du, besteak beste, ikerketa txikiak egitea. Ikertzaile pribatuarena egin du, beraz, baina mailarik kutreenean, nolabait esateko, inolako glamourrik gabe, eta ikerketa horiek arazo gero eta handiagoetan sartzera eraman dute.

Entrega honetan Tourek, arazo horietatik ihesi, artzain baten morroi amaitu du Nafarroako herri txiki batean. Leku batetik egin daiteke ihes, baina patuari itzuri egitea ezinezkoa delarik, herri horretan eskema berbera errepikatzen da, zeren nahi gabe ere beste ikerketa batean katramilatuta geratzen baita, asto baten hilketa baten ikerketan oraingoan. Herri txikia hirian geratzen denaren ispilua izango balitz bezala, hemen ere azaleko irudi idilikoaren eta azpiko ustelduraren arteko kontrajarpena agertzen zaigu, herri txikian jende guztiak dakizkien baina gutxitan azaleratzen diren tentsioak baitaude. Eta tentsio horiek nabarmentzen direnean, eztanda bortitz batez egiten dute, biolentzia osoz.

Arretxeren bilduma honetako liburu gehienetan bezala, “Ez erran deus”en ere umorea dago noizean behin, baina umore horren aurrean sortu daitekeen irribarrea izoztuta geratzen da, azalaren azpian zer dagoen ikusten dugunean. Bilboko kaleetan kokatutako istorioetan beti agertzen zitzaigun kameren bidez dena kontrolatzen duen pertsonaia baten presentzia. Herri txikian ez dago kamerarik, baina ia ezinezkoa da sekretu bat isilpean mantentzea. Toureren bilakaeraren beste urrats bat da nobela hau, non pertsonaia gero eta arazo larriagoetan sarturik dagoen, patua beti ekidinezina baita.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak