« Norbera gizartean | Askatasunaren motorra »
Mailu isila / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2002
Subjektu poetikoa Javier Rojo / El Correo, 2003-04-09
“Mailu isila” izenburua du Juan Kruz Igerabidek, irakurle heldua buruan, argitaratu duen azken poema liburua. Lehenengo momentutik nabarmena egingo zaio irakurleari liburuaren planteamendu orokorra. Hiru zati dauzka, ia-ia dialektiko dei litekeen banaketa batean aurkeztuak. Lehenengo zatian, inguruko errealitate gordinean oinarritzen da poesia. Poesian ohitutako edozein irakurlek erraz identifikatuko ditu bertan literaturaz egiten diren behin eta berriroko erreferentziak. Bigarren zatian ere erreferentziak begi-bistakoak dira gehienetan. Ikuspuntua aldatu da, ordea. Erralitate gordinean aritu beharrean, idealismoz murgildutako poesia goi-arnastua agertzen zaigu hemen. Hirugarren atalak atalik pertsonalena dirdi. Poesia munduaz edota zeruaz aritu beharrean, subjektu poetikoaz aritzen da eta eguneroko bizitzan egiten diren ekintzetan oinarritutako poesia eskaintzen du. Izan ere, subjektua errealitatearen eta idealismoaren artean harrapatuta sentitzen delarik, bere buruarengana biltzen ditu begiak, eguneroko hizkeratik hurbil dagoen adierazpen poetikoa erabiliz. Dena dela, ohiko munduan mugitzen den poesia intimista honetan ere, ez zaio ekintza arrunten atzean dagokeen transzendentzia bilatzeari uko egiten.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez