kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Neguko argiak / Irati Elorrieta / Pamiela, 2018

Berlin Blues Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-01-05

Añes Berlinera joan da bizitzera eta hiri horretan bera bezain galduta dauden pertsonaia batzuekin harremanetan hasi da. Halaxe labur liteke nobela honen argumentua, laburpenak idazlan honetan kontatzen zaiguna guztiz desitxuratuko ez balu. Egia da Irati Elorrietak idatzitako “Neguko argiak” izenburuko liburua Añes deitzen den emakume bati buruz ari dela. Pertsonaia Berlinera joan da, bertan Marta bizi baita, Parisen ezagutu duen laguna. Hiria neguaren atarian dago eta Añesen bizipenen eskutik beste hainbat pertsonaia agertzen dira. Gehienak beste nonbaitetik heldu dira Berlinera. Ez dira bertokoak, eta hiria pertsonaia-sare horien bizi hariak lotzen direneko lekua bihurturik agertzen zaigu. Lekua, edo hobeto esanda, ez-lekua, bizitzan zehar egiten den bidaian geltokia baita. Pertsonaia gehienak beren erroetatik ihes egiten ari direla ematen du. Baina erroek dakarten zama horretatik askatzen saiatzen diren neurrian deserrotuta geratzen dira, Berlinen ere beren jatorrizko lekuetan bezain arrotz. Haien artean harreman afektiboak sortzen dira, askotan adiskidetasun eta amodioaren simulakroak diruditenak. Añesek bere etxeko leihotik ikusten ditu beste leiho batzuk eta haien atzean beste bizitza batzuk antzeman daitezke berea bezalakoak.

Egoera honetan bakardadearen sentimendua nagusitzen da eta alde guztietara hedatzen. Pertsonaiek biziraun behar dute, materialki eta afektiboki; eta horrek eramaten ditu askotan oso egokiak ez diruditen hautaketak egitera. Añes, berriz, iraganaren matazan lotuta geratu da, iragan horrek mamu baten itxurapean (hildako lagun baten oroitzapena) behin eta berriro estutzen duelarik. Denbora-pasa moduan argumentu dibertigarria bilatu nahi duen irakurlea zapuztuta geratuko da nobela honekin. Baina giza arimaren zirrikituetan barneratu nahi duena, sentimenduetan sakondu nahi duena, berehala konturatuko da nobela handi baten aurrean dagoela, literaturak, handia izango bada, bizitza ulertzeko ere balio behar baitu.

Alice Phoebe Lou kantari hegoafrikarrak badu “Berlin Blues” deitzen den kanta. Izenburuko bi hitz horiek laburbiltzen dute nobela honek uzten duen sentsazioa.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak