« Maitasunaren iraultza baterako manifestua | Benetako poesia »
Poesia kaiera / Yannis Ritsos (Joannes Jauregi) / Susa, 2018
Handik gatoz Igor Estankona / Argia, 2018-12-09
Nazien kontra borrokatu zen, koronelek gero bere poesia debekatu zuten, etxe barruan atxilotua egon zen, eta hala ere bere borroka kantak arnasa bezain naturalak, lasaiak ditu: “Nor geratuko ote da hemen gu oroitzeko/ entzun ditzagunean giltza sarrailan eta kate luzea/ arrastaka amaigabeko zurirantz, non, alde batean,/ artean kea baitario bota dugun azken zigarretari”.
Grezian denak daroa tradizioaren zama. Aurretik klasikoek idatzi zutena berriro klasiko bihurtzeko gaitasun itzela izan dute hango poetek. Sikelianosen eta Kazantzakisen irrintziak, Elitisen barkuen oihal zuriak itsaso urdinean, Seferisen su barea… Munduko Poesia Kaierak delakoetara Joannes Jauregik orain dakarkiguna Yannis Ritsos handiaren (Monembasia, Peloponeso, 1909 — Atenas, 1990) poemen selekzioa da. Guztiz fin itzulia, guztiz fin hautatua: “Etorri nintzen muinora; geratu nintzen, ingurura begiratu, eta deiadar egin nuen./ Behean, harriak harrien kontra amildu ziren”.
Egeo itsasoaren gainetik hegazkinean miriada bat irla ikusten da. Txikienek ere osotasuna irudikatzen dute. Eta handienak eternoak dira, baina era berean berdeak. Ritsosek berak ere laburbiltzeko eta sententziak idazteko joera dauka. Inoiz, ostera, “idazmahai beltz irarria, zilarrezko bi argimutilak,/ haren pipa gorria. Besaulkian eserita dago, ia ikusezin…” hasten da esaten eta kapaz da hamabi poema idazteko Kavafisentzat. Esan liteke Ritsos kontatzen ari zaigula Iliada, eta era berean lirikoa eta arina duela ahotsa.
Agian iradokitzen duen irrealitatea egiazkoa delako-edo, berdin ekar ditzake Grezia zaharreko argazkiak gaur egunera zein gaur-gaurko gaiak jantzi mitoaren erretorikarekin: “Zure lira eta burua soilik iritsi ziren/ Lesbosera,/ korrontearen indarrez. Zertarako, bada, zure kantua?/ Beharbada noizbait (eta orduan ere itxuraz) lotu zirelako argia eta iluna?/ Edo Musek zure Lira zintzilikatu zutelako izarren artean?/ Konstelazio honen azpian, uda honetan, pentsakor bizi gara”.
Oraina eta lehena, biak dira Ritsosen poesian klasiko: istorio epikoak eta poema lakonikoak gurutzatzen diren lekuan ibili gara antologia honetan barna. Kondentsaturik eman zaizkigu mendeak eta segundoak.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez