« Izana eta irudia | Ibilera baten oinatzak »
Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk / Joxe Azurmendi / Elkar, 2018
Besteen ispiluan Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-10-06
Euskal irakurlea ohituta dago urtero Joxe Azurmendiren libururen batekin topatzeko, eta aurten ere gauza bera gertatu da. “Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk” du izenburua aurtengo saiakerak. Edonola ere, irakurleak datu garrantzitsua izan behar du kontuan liburu hau irakurtzean: liburu honetan, beste nonbait hitzaurre moduan argitaratzeko pentsatuta zeuden lau testu biltzen dira, eta testuok liburuaren formatuan agertzeko ideia argitaratzaileari (Xabier Mendigureni) zor zaio, ez idazleari. Liburuaren izenburuaren arduraduna nor den, ordea, ez da argi gelditu. Liburuan, beraz, argitaratzailearen eskua ikus daiteke, hautaketan bederen.
Testuen jatorrizko bertsioak sortu edo argitaratu zireneko datei erreparatzen badiegu, bestalde, urte batzuk dituztela ikusiko dugu, zaharrena 2002koa eta berriena 2011koa baitira. Idazlan hauetan, Joxe Azurmendik idazten duen guztian bezala, ideia interesgarriak plazaratzen dira. Orrialde hauetan biltzen diren lau testuetan ispilu joko bat proposatzen zaio irakurleari, bere buruari besterik gabe ohartu beharrean (euskal herrian bertan gertatzen dena azaldu beharrean), bestek egindakoan bere burua islatuta ikustea eskatzen zaio-eta. Eta Joxe Azurmendik informazio handia eta argumentaziorako trebezia ikaragarria dituenez, geure burua besteen ispiluan ikusita kontraesanak nabarmentzen zaizkigu. Nire ustez hauxe da idazlearen liburuetan aurkitzen dugun baliorik handiena, Azurmendik berebiziko abilezia baitu kontraesankorrak diren edo diruditen jarrerak azalera ekartzeko. Nazio-estatua, mestizajea, kultur aniztasuna, herrialdeen mito fundazionalak, honelako ideiak kritikatzen ditu, azalpenari euskalduntasunaren ikuspuntua gehituz, zeren ez baitugu ahaztu behar Azurmendi bere identitatea zeharo ukatu zitzaion belaunaldiko partaidea dela, eta honek markatu egin ditu bere ibilbidea eta ikuspuntuak.
Gure munduak hartu duen abiada ikusita, egoera zehatzari begira testuak agian pixka bat zaharkituta egon daitezke, baina honek ez die baliorik kentzen, kritikarako eta hausnarketarako oinarriak diren aldetik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi