kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zuloa / Xabier Gantzarain / Elkar, 2018

Aztarna artistikoak Iratxe Retolaza / Argia, 2018-09-02

Zuloa saiakeran, hogeita hiru obra artistikoren geografian barneraturik, Euskal Herriko arte garaikidearen ibilbide pertsonala osatu du Xabier Gantzarainek. Bada ibilbide historikoa ere, azken hogeita hamar urte luzeetako artearen ikuspegi soziokulturala osatu duelako, 1983. urtetik 2016. urtera arteko arte-lanen interpretazioak josirik. Zernahi gisaz, artearen historiaren konbentzioez beste egituratu du diskurtsoa: historia hurbila izan du ardatz, ez ditu obrak ordena kronologikoan aurkeztu, arte-lanak ez dira lotu kate logiko bakarrean, diziplina artistiko anitzen berri eman du (argazkigintza, instalazio eta interbentzio artistikoak, bideogintza, eskultura, performantzea, pintura eta abar). Arte-lanen artean izan badira oso lan ezagunak, imajinario kolektibora jauzi egin dutenak (esaterako, Jose Luis Zumetaren Gernika); eta izan badira hain ezagun ez direnak (adibidez, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruizen Katalepsis). Kanonaren ertzak ere lausotu ditu, beraz. Ugaritasun horri esker, Zuloa saiakerak arte garaikidearen argazki berria eskaintzen du.

Artearen dibulgazioan lan mugarria dugu, zalantzarik gabe, irakurleoi artearen esperientziak transmititzeko diskurtso-era berritzailea jorratu duelako, baita ahots pertsonal eta hurbila sortu ere. Hurbiltasun horri esker, eskutik hartuta darama irakurlea arte-lanen testuinguru artistiko, historiko eta soziopolitikoan barna. Arteak gizarte-kodeak azalerazteko, auzitan jartzeko edo berritzeko gaitasuna du, eta Gantzarainek arte-kodeak zein gizarte-kodeak harremanetan jartzen ditu. Arte-lanek sorturiko susmoak, ezinegonak eta galderak abiapuntu izanda, Euskal Herriko gatazka soziokultural edota soziopolitikoen inguruko zentzuetan eta sinbologian arakatzen du (euskalduntasunaren inguruko mitoak, Lemoizko zentral nuklearraren auzia, kontsumo-gizartea, gatazka armatua —ETAren indarkeria, polizia-jazarpenak, torturak…—, globalizazioa eta abar). Hartara, nolabaiteko memoria artistikoa eratu du Zuloa-n, baina, ez du sortu memoria narratibo gotorrik, puskaka, jauzika eta printzaka osaturiko memoria baizik, gure memoria kolektiboaren zulo hori osatze aldera: arte-esperientzien lekukotzak.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak