kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Azalberritze bat / Esti Martinez Diaz de Cerio / Balea Zuria, 2018

Identitatea garatu Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-07-28

Esti Martinez Diaz de Ceriok euskal literaturan beren lekua bilatzen duten idazle gazteen azken belaunaldiko ordezkaritzat hartua izateko ezaugarri guztiak ditu. Funtsezkoena, adinak erreferentzia munduan duen eragina. Belaunaldi honetako partaideak ez dira kokatzen euskal literaturaren une fundazionalean, dena egiteke eta egiteko zegoen momentuan. Idazle hauek bere ibilbidea (sendoagoa edo ahulagoa, baina ibilbidea azken finean) egiten ari den literatura bat dute aurrean. Literatur erreferentziak euskaraz jaso ahal izan dituzte, eta beraien mundua identitate berriak garatu behar direneko esparru moduan aurkezten zaie. Testuinguru honetan ulertu behar da idazle honen poema liburua, “Azalberritze bat”.

Izenburua eta liburuaren hasieran agertzen den poema moduko testu laburra asmoen aldarrikapena izan daiteke, identitatea bilatzearekin erlazio zuzena duena. Izan ere, testu labur horretan adierazten da azala aldatu behar dela hazten jarraitu ahal izateko. Identitatearekin erlazionatzen badugu irudi hau, interpretazioak gardena dirudi: barrukoaren eta azalekoaren arteko tentsioa gainditu behar da norberak bere izaera garatu ahal izateko. Hasierako irudi honekin batera, badago liburuan zehar nabarmentzen den beste kontrajarpen bat, ideia horretan sakontzeko balio dezakeena, ikuslea eta ikusia aurrez aurre jartzen baititu kontrajartze horrek. Era desberdinetan interpretatu daiteke hau, baina zein ere baitira ulertzeko moduak, leku berberera eramaten dute, izaerari buruzko kezkara. Subjektuaren eta objektuaren arteko talka moduan interpreta daiteke, adibidez. Eta begiradaren azpian objektuaren izaera subjektuek azaleko irudia kontuan hartuta horri buruz eraikitzen duten suposizioa delarik, berriro ere benetako izaeraren eta azaleko izaeraren arteko tentsioarekin egiten dugu topo.

Honen guztiaren atzean, oinarrizko galdera: zer gara gu?, besteek guregandik jasotzen duten irudia ala geure baitatik sortzen den izaera? Denbora ere oinarrizko faktorea delarik, “ni” poetikoa dialektika horretan mugitzen da, bere lekua aurkitu nahirik, identitate likidoak nagusi diren mundu honetan.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak