« Egunerokotasunaren esperimentazioa | Izaeraren bila »
Jalgi hadi plazara / Itxaro Borda / Susa, 2007
Mugaz gaindiko bidaia Amaia Alvarez Uria / postdata.elkar.eus, 2018-07-17
Negu luze baten ostean udaberria heldu da eta gorputzak gozamenerako tartea eskatzen du, giro goxoa giharrak laxatzeko, izan lagunartean elkarrizketan, bidaiatuz, edo nobela eder bat irakurriz. Batzuei genero beltza gustatzen zaie, besteei umorezkoa, eta badago gogoeta eragilea nahiago duenik ere. Hiru hauek —eta gehiago— uztartzen dituen liburu batekin gatoz oraingoan.
Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen ibilerak kontatu dizkigun bost liburuetatik laugarrena da hau. Tregoa garaian idatzi zuela nabari da, isiltasuna apurtu eta aldarrikapen bat egiteko aprobetxatuko zuelako: 1545ean Etxeparek euskararen alde idatzi zuen “jalgi hadi plazara” esaldia hartu eta lesbiana izanik ez lotsatzeko eta aske esan eta bizitzeko aukera ematen dio protagonistari, finean, armairutik ateratzen laguntzen dio esanahi berria emanez esaldi ezagunari.
Bost pertsonaia topatuko ditugu Euskal Herrian barna bidaian desagertutako euskaltzain baten bila. Izturitzeko kobatik hasi eta Baiona, Bilbo, Gasteiz edo Bardeak bisitatuko ditugu koadrila honekin: marjinetako identitate anitzeko pertsonaiak, entzuten ohituta ez gauden ahotsak, irri eginaraziko digutenak.
Hausnarketarako aukera ere izango dugu tarteka protagonistaren eskutik, ezartzen dizkiguten eta onartzen ditugun mugei buruz: “Mugak eraikitzen ditinagu… Mugak baditun denetan… Denborarekin ohartuko haiz mugarik ez dela, nehon, bizidunak kate luze baten maila biluziak garela, ez bata bestearen aurka, baina bai bata derrigorrez egundaino bestearekin, bestearen alde”.
Nagusiki euskara eta sexualitatea izango ditu gogoeta gai; euskaldun izateko moduez; euskaldunen eta boterearen arteko harremanez; euskalduna eta lesbiana aldi berean izateko zailtasunez eta hori gainditzeko beharraz.
Prest lagun berriekin bidaiatzeko?
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi