« Errautsen artean | Munduarena baizik »
Septentrio / Aurelia Arkotxa / Alberdania, 2001
Irla Chumea Aritz Galarraga / Argia, 2018-05-13
Gurean portuari eskainitako obra gorenetako bat izango da segur aski Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill?. Portutik abiatuta, itsasoetan barrena egindako bidaiari lotuko zaio gehiago Aurelia Arkotxa bigarrena duen sorkuntza lanean, Septentrio. Portuan baina jendea, horixe zuen ardatz Izagirrerenak, jendea, halakorik gabe ez baitago portu, ez itsaso, ez amaren seme-alabarik. Bazter utzi gabe giza generoa, garrantzi berezia hartzen dute Arkotxarenean lekuek, geografiak, zapaltzen ditugun itsaso-lurrek.
Nagusiki narrazio liburua Septentrio halaber, Aurelia Arkotxaren erudizioa (“abenturosa eta are erratikoa ere”) bilduko luke, Kenneth White poeta eskoziarrak hitzaurrean dioenagatik: “Liburu batez hasi zitzaidan. Hartan bermatuko zen bere erudizio guzia beste mundu batera eramanik, bere barne-izaeraren oldarraren osoki adieraztera”. Emaitza: lau narrazio handi, narrazio txiki ugariz beterikoak (eta poema gutxi batzuk bukaera partean, baten bat pop abesti baterako egoki: “Grand Manan V ferryan / bi marinel cribaggean / jostetan ari / killing time”).
Lau narrazio, bilakatzen direnak, adibidez, populu bitxien katalogo, “Pliniok bere Historia Naturalean eta bertze anitz autoreek haren ondotik” egin izan duten moduan. Bilakatzen direnak, adibidez, biderako kontseilu xume, oso zuhurrak denak, esaterako hau: “Hiru eguneko arrotza eta arraina, usain gaitz direla”. Bilakatzen direnak, adibidez, mitologia bat baino gehiagoren ez dugu esango birrintzaile, baina bai kontrapuntu, edo behintzat osagarri. Esaterako euskal baleazaleena: “Eta bazekiten, bidaiant euskaldunek, marinel haiek ez zirela euskal kantu zahar batzuetan aipatzen diren ‘indiano salbaiekin’ eta ‘iskimau gizabestiekin’ beti ontsa portatu”. Edota Quebec tatxarik gabearena, herri indigenen zapaltzaile ere agertzen baita orriotan: “Bakarrik frantsesez mintzatu behar genuela eskolan”. Ondorioa: “Hemen, Quebeceko ‘autoktonoek’ ez dute PQren alde bozkatu”.
Esan dugu: lekuek, geografiak, zapaltzen ditugun itsaso-lurrek garrantzia berezia hartzen dute Arkotxarenean. Horien guztien izenek ere, Portutxo, Ophorportu, Irla Chumea, izendegi kurios, gertuko, baina aldi berean exotiko bat osatzeraino, Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita hartan bezain iradokitzaile. Portutxo, laket portu, irla xume bat, Aurelia Arkotxak bigarrena duen sorkuntza lan hau.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez