kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Baina ez lukete han egon behar / Asier Osinalde / Erein, 2017

Ingurua eta izaera Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-11-11

Nik dakidanez, “Baina ez lukete han egon behar” izenburuko liburu hau Asier Osinalde Vidalek argitara eman duen lehenengoa da. Orrialde horietan idazleak hamabi narrazio bildu ditu. Beraz, narrazio bilduma baten aurrean gaudela ematen du. Edonola ere, liburuaren egitura orokorrari erreparatzen badiogu, berehala konturatuko gara narrazioen artean harremanak daudela. Pertsonaiak errepikatzen dira, istorio desberdinetan aurkezten diren egoerek nolabaiteko erlazioa erakusten dute… Dena dela, atal bakoitza ez da nobela baten kapitulua izatera heltzen.

Kateatutako istorio bilduma honetan egitura baino askoz garrantzitsuagoa da pertsonaien izaera, hauek argumentuen ardatzak osatzen dituzte-eta. Pertsonaiek inguruarekiko desegokitasuna erakusten dute, nahi gabe ere beraiena ez den inguru batean suertatu baitira. Kasualitatezko topaketa bat, adibidez, esentziala bihurturik agertzen da beraien bizitzetan, halakorik bilatzen ez bazuten ere. Izan ere, pertsonaiak lekuetan pasaeran daudela ematen du, baina pasaerako momentu hori hormatuta gelditu delarik, hor harrapatuta geratu dira, momentu eta toki jakin batekoak izango balira bezala, horrek beren izaera definituko balu bezala. Honek eramaten ditu pertsonaiak behin eta berriro beren izaeraz galdetzera. Inguruak definitzen badu zer diren, ingururik gabe zer dira pertsonaia horiek? Momentu bakoitzak zehazten du zein den haien izaera eta denbora pasatzen delarik, pertsonaien memoria ere aldatzen da. Pertsonaiak, beraz, askotan bikoiztuta agertzen dira, erdibituta, eta ez dakite oso ondo zein den beren benetako nortasuna. Honen ondorioz istorioetako protagonistek izaera eskizoidea erakusten dute maiz.

Liburu honen bidez identitatearen arazora hurbildu da idazlea. Baina Asier Osinaldek trebezia berezia erakutsi du liburuan agertzen diren testuetan kontatzen diren istorioak ideia horren menpe gara ez daitezen, aipatutako planteamendu hori kontuan hartu zein ez, hemengo ipuinek irakurlearen arreta erakartzen dute-eta.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak