« Denbora galduaren bila | Gorputz markak »
Itzulera / Martin Bidaur / Susa, 2017
Ibilbidearen hasieran Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-10-21
Gure artean idazle gazte askorekin topatzen gara. Ibilbide laburra edo obra bakarreko ibilbidea izaten dute idazle askok, eta askotan, hasiera batean interesgarriak izan litezkeen lanak eskaintzeko ahalmena zutela erakutsi ondoren, literaturatik desagertzen dira. Fenomeno hau batez ere poeten artean ikusgarria da, halako idazleek esan behar zuten guztia liburu bakarrean eman izan baita askotan. Martin Bidaur poeta gaztea da oso, are gure parametroetarako ere, zeren “Itzulera” bere poema liburuaren solapan adierazten denaren arabera 1996an jaioa baita. Hain gazte izanda, zaila da honelako idazlan batera hurbiltzea aurreiritzirik gabe. Adibidez, gure artean aritzen diren poeta gazte askok antipoesia egiteko joera erakusten dute, poemak arte-objektu moduan eduki litzakeen ezaugarriak baztertuz, eta horren ordez, irakurlearekiko komunikazio zuzena hobetsiz. Martin Bidaurrek aurreiritzi hori apurtzen du bere lehenengo poema liburuan, ez baitu estetikoki interesgarriak diren objektu poetikoak egiterik baztertzen.
Bidaurren poemetan irakurlea existentzialismoa gogora ekartzen duten zenbait osagairekin topatzen da. Subjektu poetikoak munduan jaurtikia izateko sentimendua erakusten du, eta jarrera existentzial honek alderik alde zeharkatzen du idazlana, jarrera horrek ondorio nabarmenak baititu poemetan plazaratzen diren ideietan. Adibidez, mundua ez da subjektu horren neurrian eginda dagoen inguru bat, arrotz sentitzen da bertan. Deserrotuta, arroztasun horrek munduan leku bat bilatzera eraman dezake, baina, bestalde, desegokitasun sentsazioa areagotzen den neurrian, ihes egin nahia ere adierazten da. Liburuan poemak banatzeko erabili diren atalei jarritako izenburu batzuk esanguratsuak izan daitezke: “Itxaronaldia”, “Uharteak” dira atal horietako bi. Beste batek “Paris” du izena, eta bertan nabarmentzen da subjektuak inguruarekiko duen arroztasun sentimendu hori.
Idazleak ez dio uko egin poesia egiteari. Poemak, hala ere, gardenak dira. Eta poeta gazte askorekin gertatzen den bezala, nitasuna (beti lehen pertsonaz aritzen da-eta) alor guztietara zabaltzen da, nitasun horren adierazpena poesian berezkoa balitz bezala.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro