kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Pekineko kea / Beatriz Chivite Ezkieta / Pamiela, 2017

Kanpora begirako intimismoa Hasier Rekondo / Deia, 2017-10-14

Beatriz Chivitek (Iruñea, 1991) Li Bai-ren poema-haiku batekin ekiten dio Pekineko kea (Pamiela, 2017) poemario minimalista honi. “Hemen / zergatik bizi naizen galdetzen baduzue, / irribarrez isilik geldituko naiz”. Izan ere, Chiviteren molde poetikoak badu isiltasunarekin zerikusirik, ezer esan gabe gauza aunitz esateko beharrizan estetiko eta moral batekin. Horrela bada, orientalismo exotiko lar jorratutik harago, arrisku hori beti baitago haikuen eragin gazi-goxoan noizbait erori garenontzat, Pekinen emandako ikastaro batean zehar izandako kanpo eta barne esperientziak profitatu ditu Chivitek. Molde laburreko poesian gizarte txinatarra iluntzetara jartzeko trebezia erakusten iruindarrak, barne bidaiarekin uztartuz betiere.

Txina erraldoiaren irudi sarri erabiliak erabili arren zenbait poemetan, industrializazio zoroaren lasterketan herrialde asiarrak agertzen dituen kontraesanen eta naturaren gehi gizakien aurkako eraso lazgarrien berri ematen duenean nagusiki, Chivitek aise lortzen du oreka mantentzea liburu osoan zehar aipatu barne-begiradaren eta errealitatearen gordin eta batzuetan erakargarriaren artean.

Poesiaren gai eternalak jorratzen ditu Chivitek, gehiegikeria teknikoetan erori gabe: denboraren iragan geldiezina, maitasuna, bestea, heltzeko ezintasuna, naturak eskaintzen digun uneko askatasuna eta edertasun geldoa. Txinak berak, pertsonaia gisa eta bertako pertsonaiak behatuz, eskaintzen dituen handitasun eta txikitasun ugarien testigu bilakatzen da poetaren ahotsa. Kontra-azaleko poemak emango digu Chiviteren nondik norakoaren berri. “Udazkeneko / lehen hostoa / erori da. / Gorrira / biratzen da / kale osoa. / Joan da / beste urte bat”. Daga hegalariak poema horretako sinpletasunean ahotsak isildu beharra dauka denboraren aurrean, gehiago baita esaten ez dena.

Haurtzaroko hotza gisako poemetan ematen du onena Chivitek. Oroimenaren, egunerokotasunaren eta ezintasunaren arteko zubi estetikoak eta emozionalak neurriz erabilita, Chivitek zuntz emozionala transzenditzen du. “Arratsalde guzti haiek / hildako orduak / berokiarekin / edo galtza motzetan… Nozilla bokatak / eta inurri-jolasen / urte luze haiek / han egongo dira betiko”. Nozilla bokatak dastatu ditugunak jakin dakigu beti egongo direla hor betiko. Hor egongo direlako dugu gustuko poesia, hain zuzen ere.

Dena den poemarioak baditu parte ahulagoak ere, batez ere exotismo hutsalean erortzen denean edota nolabait salaketa lana jorratu nahi duenean, salaketa pertsonala inondik ere, testigantzaren salaketa. Batzuetan ematen du kazetari-turista baten begietatik isurtzen direla poemok eta poesia-kazetaritza dikotomia ezin dela gainditu. Horrela bada, Hiri Gorria poeman, esaterako, lar aurreikusten da poetaren ahulezia irudi esanguratsuagoak eraikitzeko, irudiok ez baitira oso lortuak. “Hiri gorriak / bihotz urdina dauka orain, / beira eta altzairuzko bihotza / infinitura abiatzen dena…”. Topikoak topiko, Chivitek badu ahots poetiko sakon eta berezi bat, poema gehienak zuzenak eta gardenak dira eta goxo dasta daitezke, edertasunaren gisa.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak