kritiken hemeroteka

8.404 kritika

« | »

Idi orgaren karranka / Victor Hugo (Koldo Izagirre) / Elkar, 2002

Hotsak eta soinuak orgaren karrankaren soinuz datoz Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-02

Hizpide ekarri dugun liburua berezia da, berezia denez. Berezia zein zentzuan?, galda dezake irakurleak. Azaldu dezadan lehen berezitasuna: liburuak hiru idazle bildu ditu bere orrietan, eta horrek, gauza berria izan gabe, emaitza paregabe bat ondu digu.

Liburu bat eta hiru deitura, hirurak azaldu beharrekoak. Victor Hugo (Besançon, 1802 Paris 1885) idazle frantziarraren Les Pyrénnées edo Los Pirineos liburuaren itzulpena egin du Koldo Izagirre idazleak. Liburua itzulpena baina gehiago da ordea, itzulpena, egokitzapena eta edizio berri bat.

Liburu honen jatorrizko izena eman badugu ere, berauk ez zuen argia ikusi Victor Hugo bizi zelarik, idazlea hil ostean bere editoreak gauzaturiko liburua da, eta berean, Alpes liburuaren erreferentziak ere badaude, Koldo Izagirrek dioenez. Liburua hainbat oharrez eta irudiez osatua dago, horietako batzuk Hugorenak izaki.

Victor Hugok 1843an Euskal Herrira egindako bidaiaren lekukotasuna da liburu hau. Egilea II. Gerra Karlistaren ondo-ondoan etorri zen, Euskal Herria krisi sakonean zegoen garaian. Baionatik sartu, Donostiara, Tolosa eta Iruñera egin zuen bide. Pasaiako herrian ostatu zen, hainbat egunez, alabaina. Pasaia sinboloa da bere liburuan, herri xumearen eta naturalaren sinboloa. Halaxe zen orduan Euskal Herria, herri naturalaren isla. Eta familia aristokratiko baten seme izanagatik Hugok herria maite zuen. Eta bere herritarrak, herri xume baten seme-alabak izangatik, euskalduntzat eta kito jo zituen idazle frantziarrak.

“Idi Orgaren Karranka”-n kontatutakoak ez zaizkizu oharkabean pasako irakurle lagun hori. Zinez diotsut. Ez zaizkizu oharkabean pasako, sarreran gaztigatu bezala, Frantziak eman duen idazle handienetako batek idatzia delako, eta berau, beste bi euskal idazle paregabeek moldatua delako. Hitzaurretik beretik, Joxe Azurmendik Hugo irakurtzen erakusten digu, ohiko maitasunez. Koldo Izagirrek berriz, Hugok erakutsi zigun Euskal Herria euskaraz eskaintzen digu. Eta zein modu landuan eta ederrean eskaini ere.

Nire aldetiko hotsak soberan daude. Hotsak, zinez eta benetan, idi orgaren karrankaren soinuz datoz. Entzun itzazue.

Azken kritikak

Hetero
Uxue Alberdi

Irati Majuelo

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Amaia Alvarez Uria

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak