« Oinordeko matxinatua | Zizarea erauzteko »
Pekineko kea / Beatriz Chivite Ezkieta / Pamiela, 2017
Begirada bat Javier Rojo / El Correo, 2017-06-10
Azken urte hauetan Beatriz Chivite Ezkieta indartsu azaldu da euskal poesian. Gaztea izanik (1991n jaioa da), zenbait liburu argitaratuta dauzka dagoeneko, eta nolabaiteko errekonozimendua ere izan du, idazleak irabazitako sariek erakusten duten bezala. Bere azken poema liburuak “Pekineko kea” du izenburua eta ezaugarri markatuak erakusten ditu. Lehenengo eta behin, poemak egiteko errealitatetik hartutako eszena arruntak oinarri moduan erabili dira. Eszena horiek ia argazkiak izango balira bezala aurkezten dira, non denbora momentu jakin batean etenda geratzen den. Leihotik begiratzen den eszena bat, kalean ikusten den ohiko gertakaria, pentsamendu arrunt bat, harrapatuta geratzen dira, jelatuta. Eszena horiek erakusteko, bestalde, idazleak alde batera uzten du parafernalia erretoriko konplexua. Eszena biluzik aurkezten du, erakusten dena nahikoa baita azaldu nahi duena adierazteko. Alde horretatik begiratuta, Beatriz Chiviteren poesian, azken boladako idazle askoren poesian gertatzen den bezala, esan daiteke irakurlearekiko komunikazio zuzena hobesten dela, edozein barrokismori muzin egiten diolarik.
Edonola ere, Chivitek poesia egin nahi du. Eta poesia egiteko modu horretan testua poema bihurtzen duen osagaia subjektu poetikoaren begiradan aurkitzen da. Subjektuak bere nitasuna ezkutatzen du begirada horren atzean eta haren begiek antzematen dutena bihurtzen da poesia. Subjektuak, gehienetan, ez du bere burua adierazten eta, poesia honetan nitasuna praktikan desagertzen denez, begirada hura ia anonimoa da, edo anonimoa izango balitz bezala aurkezten da behintzat. Erreferentziari dagokionez, idazlea Txinan bizi izan denean ezagututako mundua islatzen da poema horietan. Eta mundu urrun hori erakustean exotismo punttu bat ere baduela esan daiteke. Baina lehenengo pertsonan ezagututako ingurua delarik, itxurazko exotismoaren atzean gordetzen den errealitatea azaltzen jakin izan du, Txina kontraesanen eta paradoxen mundua ere bada-eta.
Sentsazioetan, batez ere ikusizko sentsazioetan, murgiltzeko gonbitea plazaratzen du idazlan honek, fintasunez eta batzuetan ironiaz ere beteriko eszena batzuen bidez.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi