kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Estalien gradora / Joxe Austin Arrieta / Txalaparta, 2016

Etiketaz haraindikoa Iker Zaldua / Gara, 2016-11-12

Badira aste zenbait kaleratu zela eta badira zenbait hilabete Txalapartak argitaratzea erabaki zuela. Oraindik ez dut oihartzun bortitzegirik entzun, baina emango du zeresana, eman behar luke, liburuak.

Txalapartak ez omen zuen argitaratu behar, ez omen du poesia argitaratzen, bada, to! hogei urtez idatzitako poemen antologia aurrez aurre (esango luke zain dagoenak). Halaxe baita, Joxe Auxtin Arrieta ez da bizikletatik jaitsi, isilean aritu da tiraka, eta bat-batean erasoa jo du, poema berri eta zaharragoak jaso ditu eta antologia bat egin du.

Baina poesia-liburua al da? hala dio Head Quarter-aren aginduak: “Zoazte. Literaturarik ez./ Hau poesia da. Behar du izan./ Hartzidura radarrez kontrolatua…”. Poesiaren aldeko defentsa hori muinean aurkituko dugu lerroz lerro: “Satelite ez, meteorito behar baitu izan hitz poetikoak, hitz lau latz nahiz leun ororen eguratsaren urratzaile, ateko eta barneko mundu bien artean…”. Bai, azalpen narratiboak poesiaren inguruan eta, are, nonbait irakurri dut liburuaren katalogazioan “euskarazko narrazioa”. Definizio horri ez diot egurrik emango, Niketz eta Edgar elkarrizketa narratiboan ari baitira liburu osoan zehar, bi pertsonaia antologiaren balizak ipintzen. Egia da, ordea, narrazio poetikoa dela sarritan, eta egia da poesia gordinak ikus daitezkeela han-hemen, Arrietarenak berarenak eta beste askorenak (Estankona, Ballester, Borda, Gandiaga eta abar luze bat); ez da ez bizikletatik jaitsi, zinez.

Agian, ez genuke zein etiketa jarri erabakitzen denbora alferrik galdu behar. Argi dago literatura-lan mardula dela, euskal literatura-lan aberatsa. Narrazioa eta poesia menderatzen eta uztartzen (zergatik ez) dituen idazle baten aurrean gaude. Uztardura horren emaitza litzateke “Estalien Gradora”, liburu konplexua agian irakurle ez trebatuarentzat, etenaldiak egitea eskatzen baitu, gogoeta egitea aurrera jarraitu aurretik, esaldiak aztertzea irakurri ondoren, esanahia (eta gu) bidean galtzea nahi ez badugu.

Irizpide horri jarraituz gero, gozatu egingo dugu narrazio poetikoarekin edo poesia narratiboarekin (axola?); gozatu egingo dugu hitz-joko bihurri eta ugariekin eta sabela beteta irtengo gara, antologiaren eremu honetatik. Ez bada tematu zein etiketa ipini ebazten, irakurri eta gozatu, hau euskal literatura gordina da eta, kanpamentu nomada unibertsoan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak