kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Alsina / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2016

Digresioen hanpadura Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-11-12

Antza denez nahiko luze jo duen sormen-prozesu baten ondoren “Alsina” izenburuko nobela argitaratzea erabaki du Xabier Mendigurenek. Argitaratu den bezala, argumentuaren aldetik nobela honek lau osagai nahiko markatu erakusten ditu. Lehenengo eta behin, Alsina izeneko emakume batek bere amaren herria ezagutzeko egiten duen bidaia dugu. Emakume hau Estatu Batuetakoa da. Espainiako Gerra Zibila zela-eta, bere aiton-amonek eta bere amak Euskal Herritik alde egin behar izan zuten hasieran Frantziara eta gero Amerikara joateko. 1981. urtearen hasiera aldera, Alsina Euskal Herrira dator bere erroak ezagutzeko asmoz. Bidaia hau kontatzen den bitartean, Alsinak bere buruan eraikitzen du berrogei urte lehenago bere familiak Amerikara joateko egin behar izan zuen bidaia. Errefuxiatuen gorabeherak azaltzen direneko atal hau da argumentuaren bigarren osagaia. Hirugarren osagaia idazlearekin identifika litekeen narratzaileak bere narrazioari buruz egiten dituen iruzkinek eta plazaratzen dituen iritziek osatzen dute.

Hiru osagai hauek diskurtso berberean integratuta daude. Laugarren osagai bat agertzen da: bi pertsonaiaren arteko elkarrizketak osatzen du laugarren atal hau eta argumentuaren aldetik lotura oso ahulak ditu beste osagaiekin. Elkarrizketa hau zatika agertzen da nobelan zehar diskurtso nagusian tartekatuta eta nolabait etenda. Bi pertsonaia horiek, antza EAJko kide bat eta ETApm-an militatu zuen PSEko kidea, hizketan ari dira jatetxe batean, oraingo ikuspuntutik 80ko hamarkadaren hasieran gertatutakoak gogoratuz eta garai hartako garrantzia azpimarratuz. Bi gauzak merezi dute aipamen berezia nobela honetan. Alde batetik, narratzailearen parte hartze nabarmena dago, kontatzen duen istorioa azaltzeko. Hain handia da esku hartze hori, non batzuetan digresioek nobelan kontatzen den istorioa bigarren planoan uzten duten. Bestalde, EAJko eta PSEko kideen elkarrizketa horrek testua politizatu egiten du, hori bai, oso kontraesankorrak diruditen azalpenak emanez.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak