« Azpialdeko korronteak eramaten zaituenean | Behatoki ezin hobea »
Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar / Laurence Sterne (Josu Barambones) / Elkar, 2016
Bidaia sentimentala Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-11-05
Elkar argitaletxearen eskutik itxura berrituaz plazaratu da berriro ere Laurence Sternek idatzitako “Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar”, Josu Barambonesen bertsioan. Irlandan jaio eta Londresen zendu zen idazle honek liburu hau osatzeko berak egindako bidaia batean bizi izandakoa erabili zuen. Baina ohiko bidaia liburua idatzi beharrean, non britainiar sofistikatuak hegoalde dekadentera egindako bidaia zehatz-mehatz kontatuko zen, bide batez britainiarren kulturaren gorentasuna azpimarratuz, Sternek bestelako ikuspuntua erabili zuen. Bere esperientzia propioan oinarrituta, bidaia nobelatu egiten du, kontakizunaren eta irakurlearen artean fikziozko pertsonaia bat tartekatuz. Izan ere, istorioa lehenengo pertsonan kontatzen duen pertsonaia Yorick da, Sterneren beste nobelaren batean agertu zen pertsonaia. Yorickek bidaian zehar gertatzen zaizkionak kontatzen ditu, eta bidaia hau sentimentala denez, kontatzen dituen gehienek afera sentimentalekin zerikusia daukate. Honetan, bidaia literaturan espero litekeen objetibotasuna alde batera utzita, pertsonaiarengan zentratzen da idazlea. Bestalde, XVIII. mendeko liburu baten aurrean gaude. Eta honek esan nahi du batzuetan garai hartako idazleek erabiltzen duten idazkerak arazo handiak plantea liezazkiokeela itzultzaileari. Gure kasuan, gainera, arazo hauek handiagoak izan daitezke eredu falta nabarmena daukagulako halako literatura euskaratzean. Itzultzaileek oztopo horiei aurre egin behar diete eta ulergarritasunaren eta fideltasunaren arteko oreka gaitzean mugitzen dira askotan. Kasu honetan esan behar da Josu Barambonesek trebezia handiz lortu duela eragozpen horiek gainditzea. Ez dut ingelesezko orijinala irakurri, beraz ezin dut konparaziorik egin. Edonola ere, euskal bertsioaren irakurketa naturala suertatu zait, idazkera dotore eta gardena erabili baitu itzultzaileak, batzuetan euskal klasikoetarako joera ere baduena. Itzulpena ez da inoiz arazo moduan aurkezten eta hori, dudarik gabe, itzultzailearen meritua da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi