« Argiak errepidean: abailak mudatu du mundua, bizkorra moteldu da | Difuminazioak »
Ispilu biluziak / Edu Zelaieta / Pamiela, 2016
Norberaren isla Javier Rojo / El Correo, 2016-10-01
Ispiluak literaturan beti oso irudi indartsua eskaini du. Ispiluek errealitate paralelo baten berri eman dezakete, edota beste mundu batzuetan barneratzeko ateak izan daitezke. Ispiluetan geure burua ikusten dugu islatuta eta gehienetan oharkabean pasatzen zaigun aldaketa sotilarekin agertzen da gure irudi hori. Edu Zelaietak, ispiluaren irudiak eskaintzen dituen posibilitate hauek guztiak kontuan hartuta, “Ispilu biluziak” izenburua eman dion poema liburu hau sortu du. Liburua, izan ere, hiru zatitan banatuta dago: “Zu”, “Hura” eta “Eta ni”. Eta atal bakoitzean ispiluaren ezaugarri berezi bat gailentzen dela interpreta daiteke.
Lehenengo atalean agertzen diren poemetan bigarren pertsona gramatikala nabarmentzen da beste osagaien gainetik. “Zu” horrek batzuetan mintzakide moduan funtzionatzen du, baina askotan beste pertsonek ematen duten irudiak norberaren izaera azaltzeko balio du. Subjektu poetikoa lausotuta geratzen da “zu” horretan, bertan bere buruaren ifrentzua agertzen delarik. Besteek eskaintzen diguten ispiluak, besteengan ikusten ikusten dugun ispiluak, kasu honetan, errealitate paralelo bat osatzen du, geure errealitatea ulertzeko baliagarria izan daitekeena. Bigarren ataleko poemetan “hura” agertzen zaigu, objektua alegia, askotan bikotekidearen paperean irudikatua. Hauetan irudi osagarria agertzen zaigu, subjektua ez dena (ezin izan daitekeena) agertzen baitute. Azken atalean poemak subjektuaren inguruan eraikita daude, eta horretarako aita-semea harremanak ardatz moduan funtzionatzen du. Subjektuak bere aitaren irudia ikusten du bere buruarengan gauzatuta, eta era paraleloan semearekiko harremana irudi horren inguruan eraikitzen du. Ezinbestean ereduak errepikatzen dira, subjektua etengabeko gurpilean mugituko balitz bezala.
Formari erreparatuz gero, Edu Zelaietaren poemek narrazio laburren itxura hartzen dute, poema horiek azken finean bizitza zatiak kontatzen dituzten istorioakbaitira. Eta erretorika konplexuetatik aldentzen direnez, irakurleak oztopo nabarmenik gabe ukitzen eta hunkitzen dituzte. Ispiluek norberaren izaera islatzen dute, eta horixe egin nahi du idazlan honek.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez