« Nazioa ala klasea: Txillardegi | Urak bere onera »
Argia / Peru Magdalena / Elkar, 2016
Osotasunaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-07-09
Peru Magdalenak argitara eman duen azken idazlana poema liburua da, “Argia” izenburua duena. Argiaren metafora orokortzailea da liburu honetan, idazlanei batasun formala emateaz gainera, bizitzaren aurreko jarrera baten errepresentazioaren laburpena ere bada-eta. Izan ere, orrialde hauetan zehar agertzen diren testu gehienek argiaren irudia dute oinarri. Lehenengo atalean biltzen diren poemetan poetika moduko bat aurki daiteke, non idazleak poesiari buruz duen iritzia azaltzen duen. Bertan adierazten diren gauzetatik ondorio bat ateratzen da: Peru Magdalenaren poesia analogiaren poesiaren ildoan kokatzen da. Poemen bidez idazleak beste mundu batzuk islatu eta sortu nahi ditu, poesia idaztea hitzak elkarren ondoan jartzea baino zerbait gehiago da, beste errealitate bat aurkeztea, alegia. Transzendentzia bilatzen du, errealitatea nahikoa ez zaiolarik. Idealismoz blai dago, materialismoaren mugaz haraindi kokatzen delarik. Eta transzendentzia bilatze hori jainkoren bat bilatzearen parekotzat har dezakegu. Argiak osotasuna irudikatzen du, orokortasuna. Eta poetaren hitzetan adierazi nahi da denok osotasun eta orokortasun horren parte eta partaide garela. Hortaz, naturaleza jainkotua agertzen zaigu poemetan eta bizitza beteak horrekin bat egitea inplikatuko luke. Azken finean panteismo erromantiko baten aldaera berria. Jarrera honetan bizitzaren baldintzei buruzko aipamenak (hemen eta orain bizitzea, mundu material honetan kokatuta egotea) ia desagertzen dira, bizi-egoera barik, bizi-izaera baita idazlearen ardura. Poemak, edonola ere, ez dira galtzen abstrakzio filosofikoetan. Alde honetatik, esan behar da Magdalenaren poema hauek gardenak direla, irakurleak inolako arazorik gabe ulertzen baitu bertan adierazten zaiona. Eta jarrera horrekin idazlan hau alderik alde zeharkatuz, optimismo existentziala, erabatekoa, topatzen dugu. Existentzia, bizitzea bera, opari moduko bat da, eta halaxe ulertu behar dugu. Norberaren izaerak osotasunaren baitan hartzen baitu zentzurik eta, unibertsoaren parte garelarik etengabeko berritze batean kokatuta, heriotzak berak ez baitu planteamendu honetan lekurik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez