« Laranja bat zaborretan | Aukeran nahiago bestela »
Gidariaren okerra / Gotzon Barandiaran / Susa, 2015
Bahiketa absurdoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-03-05
Ezintasun fisikora eta minaren minez zorotasunera eramaten duen gaixotasun batek jota dagoen taxi gidari batek erabaki du gaixotasun horren sendaketa izan lezakeen mediku ospetsua bahitzea, sendaketaren sekretuak lortzeko. Horretarako bi laguntzaile izango ditu, bere iloba, neska gaztea dena, eta itsu geratzen ari den gerra-argazkilaria. Azken honek bahiketaren ondorioz aterako omen duen diruarekin senda lezake itsutasunerako bidean jarri duen glaukoma. Hauxe da, laburtuta, Gotzon Barandiaranek “Gidariaren okerra” izenburuarekin argitara eman duen nobelaren abiapuntua. Narratzailea Arantza bera da, eta istorioan izan duen parteak eskaintzen dion ikuspuntu mugatutik saiatzen da berreraikitzen bahiketa horretan benetan zer gertatu den. Nobelan zehar irakurleak ikusiko du nola pertsonaiak bahiketarako prestaketak egiten hasten diren, baina berehala sumatuko du zerbait gertatzen dela istorio honetan. Izan ere, ematen du istorio serioa eskaintzen dela nobela honetan. Baina gertakarien koherentzia eta logikan sakontzen bada, berehala ohartuko gara pertsonaiek burutu nahi duten ekintza horrek ez duela zentzu handirik. Bahitzaile afizionatuak izateaz gain, bahiketa bera burutzeko erabiltzen duten bideak errokanbolesko kalifikazioa besterik ez du merezi. Agian dena txantxa handia baino ez da. Edonola ere, argumentua puzzle handia izango balitz, nobela amaitzean puzzle horrek hutsune asko erakutsiko lituzke. Argumentua lausotuta geratzen da, eta idazleak nobela honetarako erabili duen idazkera estilizatuak ere lausotasun hori areagotzen du. Geografiak berak ere (Bilbo gogora ekartzen duen hirian kokatzen dira gertakariak) irrealtasunean sakontzen du, inguru hori ezagutzen duen pertsona berehala konturatuko denez. Zer da, orduan, hemen kontatzen dena? Ziur aski ideologiarekin erlazio zuzena duen subtestu bat: Munduan boteretsuak (haiek) eta menpean daudenak (gu) daude; eta menpekoek boteretsuen kontra aritzeko duten bide bakarra literaturaren bidez baizik gauzatzerik ez duten mendekuak dira.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi