« Super bizitza | Bahiketa absurdoa »
Laranja bat zaborretan / Patxi Zubizarreta / Elkar, 2015
Laranja bat zaborretan Alaitz Andreu Eizagirre / Aizu!, 2016-03
Xariar sultan misoginoak burua moztuko ziokeen Sherezaderi, aurretik 3.000 emakumeri egin zien bezala, azken horrek, gauero-gauero, ipuinik kontatu izan ez balio. Gaurik gau, ipuinek salbatu zuten haren lepoa. Modu batean, Laranja bat zaborretan nobelako Karabino protagonistarena bezalatsu.
Izan ere, Karabino mutiko koptoa ametsen eta ipuinen artean bizi da, Hilen Hirian aurkituko duen Nagib itsuak bere ipuinekin elikatuko baitio gogoa, Kairoko Zaborraren Hiria guztiz irentsi behar ez izateko eta, batzuetan, zaborrari darion kiratsa lurrin merkea bihurtzeko. Amets-ipuinen aurrean, ordea, parez pare dauzka Mendebaldekoon kaka, zaborra eta hatsa. Izan ere, zaborretan aurkitutakotik (eta zaborretan blaituta) bizi baita haren familia, bai eta Mokattam auzunea ere.
Zaborraren Hiritik ez oso urrun, zakarrontzi garbiak dituen auzo aberatsa ere badago, halere. Zakarrontzi horietako batean, laranja osoa aurkituko du, azal eta guzti. Are gehiago, laranja zakarretara bota duen hori ere ikusiko du, Nada neskatoa, eta laranjaren haziek zerbait ereingo diote Karabinori bihotzean.
Ahozkotasunetik oso hurbil dagoen nobela idatzi du Patxi Zubizarretak, ipuinez ipuin amets egitera eta geure burua salbatzera eramango gaituzten esaldi gozoen bidez. Beharbada, guztiok garelako pixka bat Sherezade.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro