« Sorpresarik gabe | Lan basa, hori anabasa! »
X hil da / Alaine Agirre / Elkar, 2015
Nitasuna ardatz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-12-11
Alaine Agirrek gogoz ekin dio helduentzako literatura idazteari. Aurten ere irakurle helduei zuzendutako nobela labur bat eskaintzen du, “X hil da” izenburua duena. Atentzioa ematen duen lehenengo osagaia ahots baten presentzia da. Argumentuaren aldetik narratzaile bat aurkezten da bere maitalearen balizko heriotzaz hitz egiten. Baina maitalearen heriotza kontatzen duelarik, narratzailearen ahotsak berak inposatzen du bere presentzia, halako moduan non esan baitaiteke narratzailea bere buruaz aritzen den ahotsa baino ez dela. Maitalearen heriotza aitzakia, hitz egiten du, baina xehetasun gutxi ematen ditu, ia ez du kontatzen zein zirkunstantziatan gertatzen den. Izan ere, heriotza horrek sortuko liokeen zirrara azaltzen du. Maitalearen heriotza balizko mundu batean planteatzen da, narratzaileak bere buruan eraikitzen duen posibilitatea baita. Heriotzaz obsesionatuta agertzen da, beraz, obsesio hau maitalearen heriotzaren posibilitatean gauzatzen delarik. Batzuetan ematen du ez duela berezko izaerarik, zeren behin eta berriro bere bizitza maitalearekin duen harremanaren arabera aurkezten baitu. Bere nortasuna bestearengan deuseztatze honek bizitzako zirkunstantziei buruzko ia erreferentzia guztiak desagerraraztera eramaten du narratzailea, ohiko xehetasunak isilduz. Ez dakigu, adibidez, zertan betetzen duen heriotzaren obsesioak libre uzten dion denbora. Baina maitalearen heriotzaren aukerak aztertzen dituen bitartean, garrantzitsuena ez da beste pertsona hori desagertzea, desagertze horrek berarengan duen eragina baizik. Eta honekin erlaziona daitezke zeloei buruzko aipamenak. Heriotzaz obsesionatuta dago narratzailea, baina bestearen heriotza abandonu modukoa den aldetik, ia traizio bat. Horrela ikusita, maitasuna lotura itogarria da narratzaile neurotiko honentzat. Bestaldetik, balizko heriotzak sortzen duen zirraraz gain, idazketa bera du hizketagai, autofikzioaren gorespena egiteko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez