« Bordaxuri | “Txirrita” »
Baratzan / Marzelino Soroa / Auspoa, 1963
Baratzan Luis Mitxelena / Egan, 1963
Soroa, euskal teatro berriaren aitzindari ernea, ez zen teatroaren barrutian mugatua gelditu. Jostaketak, izkirimiriak eta nolanahiko nahas-mahasak, bi hizkuntzatan argitara zuen Azak eta naste eta gainerakoak lekuko, arras gogoko zituen.
Elkarrizketak gailen jaso zuen burua gure artean plazara irten bezain laster, Peru Abarkari eskerrak. Gero, ordea, makurtu zuen buru harroa eta irakaspide soil bihurtu zen, nahiz euskara ederrez jantzia egon, ederbideak utzirik. Horixe gertatzen zaio, esate baterako, Iturriagaren Jolasak ezagunetan.
Soroaren elkarrizketei, ordea, ez darie eskola kiratsik. Teatroan bezala ari da, bere garaiko eta inguruko gizasemeen mintzaera ahalik bizien eta zehatzen aurkeztu nahian, begi-belarrien aurrean bagenitu bezala. Hitz batean, irakurleen atseginari gehiago begiratzen dio ikasleen probetxuari baino. Halaz ere, badago orrialde horietan zer ikasia ugari ere, hegaztiak, baserri-lanak edo ohiturak direla.
Ez dakit ez ote den hauxe Soroak bere bizian ondu zuen idazlanik biribilena: nik baietz esango nuke. Eta duda-mudatan dabilenak zuzen ala oker nagoen, eskuan du erremedioa. Har beza liburuxka hau eta hasi bedi irakurtzen. Ez baitu eskuarki bukatu baino lehen utziko.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi