« Bordaxuri | “Txirrita” »
Ipui onak / Bizenta Mogel / Auspoa, 1963
Ipui onak Luis Mitxelena / Egan, 1963
Hona, irakurle, hirugarren aldiz harako ipui ospatsu haiek, zeintzuetan arkituko dituzten euskaldun nekazari ta gazte guziak erakaste ederrak beren bizitza zuzentzeko. Berrogeitamar idatzi zituen prosaz Bizentak (1782-1854) eta, horiek orrazteaz gainera, beste zortzi erantsi zizkion bertsoetan bere osaba Juan Antonio sonatuak, Peru Abarka-ren egileak.
Hiru hitzaurre ditu argitaraldi honek: egilearena berarena aurrenik, Domingo Agirrek bigarrenari ipini ziona ondoren eta orain Juan San Martinek ederki baino ederkiago moldatu duena azkenik. Guztiok dakigu Mogeldarren bizitza eta obra zein ongi ezagutzen dituen.
Bizenta Mogel ez da aurreneko emakumea euskal literaturan, ezta alderatzeko ere. Bai baitakigu hizlari eta bertsolari trebeak genituela andre euskaldun asko Erdi Aroan, zenbaiten izenak eta eresiak gureganaino heltzeko indarra izan dutenez gero. Gero, ordea, ixildu egin zitzaizkigun edota, esan dudana esatea gehiegi denez gero, ez zituzten ixuri zituzten hitzak gerorako erein, fruitu gozo bihur zitezen ondorengoentzat. XVIIIgarren mendeak, oinarri eta dorre garai dugun mende horrek, zabaldu bide zizkien berriz gizaldi luzeetan barrena giltzatuak aurkitu zituzten ateak.
Badakigu, eta ederki azaltzen du hori San Martinek beste hainbeste gauza bezala, alferrik joko dugula honelako ipui eta alegietara gai berrien bila. Antzinako denbora lainotsuetan dituzte sustraiak, Indiako Pancatantra eta Hitopadesa bildumetan gutxienez, eta handik zabaldu dira gure Sartalde honetara, garai askotan eta bide askotatik. Euskaraz nahiz erdaraz egon, berdintsu diraute beti muinez eta mamiz, azala zertxobait aldaturik agertzen badira ere, aldi eta alde bakoitzari dagokionez.
Merezi zuten, eta ongi merezi ere, berriz agertzea hainbeste irakurle xehe eta larriren onerako, eta hemen ditugu gure artean Auspoari eta San Martini eskerrak.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi