« “Uskeriak” | Jolasak »
Berriz ere goldaketan / Jokin Zaitegi / Egilea editore, 1962
Berriz ere goldaketan Luis Mitxelena / Egan, 1962
Zaitegigan askok, ni behintzat horietakoa nauzue, idazle landua, ikasia, ikusten dute euskaltzale sutsuaz gainera: antzinakoengandik datorkigun jakinduri aberatsaren ondorengoa, aspaldiko jakinzale eta jakintsuen ondarea euskaraz azaldu eta zabaldu nahi duen buru-langile bizkorra. Berak ere, ez ote du horrelatsu ikusten bere burua, izen-deiturei letra horiek erasten dizkienez gero?
Bada, halaz ere, beste Zaitegi bat, apalagoa, barrenkoiagoa, bere baitakoagoa: euskal poesiaren plazan, Tori nire edontzia saritu haren ondoren, behin eta berriro agertu dena. Oraintsu ere, jakitun lanetan buru-belarri murgildua zegoela uste genuenean, antzinako gauzen lozorro goxoan, goldaketan dugu berriz gure artean, sarkor, eragile, bertso bihozkoia duela ezpainetan:
*Euskaldun erara itzetan laburra, / goldean ari naiz lenago bezala: / otadi-okuntzak labakitu-ala / ereingiro daiten arbasoen lurra.
Zaitegiren mintzaerak badu beti halako gogor antxa, trinkotasun sendoaren ume den zailtasuna. Zahagi zaharretan ari da ardo berria iraultzen, gaztetan maitatzen ikasi zituen antzinako poesi ereduen zahagian. Latz bezain zehatz itzuli zigun behin Horazio* eta zehaztasun latz horretan irauten du, gero eta bertso biribilagoak iruten dituela. Ez naiz erdeinuz ari; zehaztasun latz horrek balio du gutxienez askoren erraztasun beratxak adina.
Klasikoen neurri mugatuetan mintzatzen den arima, ordea, sentikorra da arras, erromantikoa; goibeltasuna, negarra eta garaideadarra oihuka darion arima. Urrutiko Guatemalara jo beharrak ez dio sorterriaganako grina epeldu, goritu baizik, eta maitasun gartsu horrek sutzen du burutik burura liburutxo hau. Gero, atzeoihal gisa, bizi-erpinera igoa dugun gizon umoagan nabari da orain estaltzen ari zaion malda-beheraren laino hotza.
Formaren betea erakusten dute nonnahi Zaitegiren olerki hoek, bere baitakoek adina itzuliek. Horien edertasuna ez da axalekoa: estalki soila, bitxi nabarmenik gabea, daramate haragi biluziaren gainean. Irakurle ausnarkorra behar bi soiltasun horien egokitasuna ezagutzeko eta dastatzeko.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi