kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Txantxanberde kantaria / Joan Mari Irigoien / egilea editore, 2015

Aldarrikapenak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-07-11

Hilabete gutxiren aldearekin Joan Mari Irigoienek bi poema liburu plazaratu ditu. Bigarrenak “Txantxanberde kantaria” du izenburua eta gaiaren aldetik aurrekoa bezalakoa ez bada ere (aurrekoan, “Bi urteko kronika fakultatiboa”n, bere gaixotasuna zuen hizpide), asmoz eta jarreraz, antzeko planteamendua aurkezten dute bi liburuek, testigantzaren eta aldarrikapenaren artean kokatzen baitira poemak. “Txantxanberde kantaria”ren hasieran hitzaurre bat dago, eta bertan adierazten du (“excusatio non petita”) agian bere poemek, batzuen ikuspuntutik begiratuta, ez dutela literatur balio handirik izango. Idazlea jakitun dago urgentziaz idatzitako testuak direla, mezu bat zabaltzeko asmoarekin egindakoak. Bestalde, badirudi idazleak balizko irakurleen gainean irudi bat eraiki duela, bere poemen hartzaileei buruzko aipamenen bat egiterakoan normalean hartzaile hauek “gazteak” baitira. Irakurleak leziatzeko asmoarekin egindako testuak dira, beraz.

Planteamendu nagusi moduan, liburuari batasun ideologikoa emateko balio duen oinarrizko planteamendu moduan, ekologia agertzen da. Irigoienen ikuspuntutik begiratuta, ekologiak bideratu behar ditu gizakien urrats guztiak. Baina liburu honetan ulertzen den bezala, ekologia naturalezaz arduratzeaz haraindi doa. Dena, ona izango bada, ekologikoa da. Beraz, ikuspuntu ekologiko horren barruan askotariko osagaiak agertzen dira: naturalezaren aldekoak, jakina; gerraren aurkakoak; boteretsuen aurkakoak (arazo bat: boterea erlatiboa delarik, zer gertatzen da boteretsuak “gu” garenean?); bankariak eta elizan agintzen dutenak ere idazlearen geziaren ituan agertzen dira… Ematen du topiko guztiak bildu eta elkartu dituela poema horiek egiterakoan, ideologiaren aldetik guztiz manikeoa den idazlana sortuz.

Poema biluziak dira, ia baliabide poetikorik gabekoak. Bakarrik gregeriak imitatuz hitzekin jolasean hasten denean poesiaren ezaugarriren bat aurkitzen da. Hasieran esandakoa: poemak barik aldarrikapenak eta testigantzak dira lerro moztuak dituzten testu horietan agertzen direnak.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak