« Denbora, bizitza | Sobietar giroa »
Gizon gogorraren sekretua / Xabier Etxeberria / Martin Etxeberria / Elkar, 2015
Gizon arruntak Edorta Jimenez / Deia, 2015-06-20
Jon Alonsok 1998an argitaratu zuen Camembert helburu. 2015ean, Etxeberria anaiek, Martinek eta Xabierrek, Gizon gogorraren sekretua argitaratu dute. Bigarren honetan diren ataletako bakoitzak, azkenak izan ezik, Alonsoren hibrido eder haren bere aipua dakar, sarrera gisa. Bigarrenak lehenari omen egiten diola zalantzarik ez dagoenez, omenaldiaz harago bien arteko zein lotura legokeen galdetzea ez legoke lekuz kanpo.
Etxebarria anaiek, batera sinaturik argitaratu duten laugarren eleberri honetan, 2010eko inauterietara garamatzate. Jaiok izaten diren mozorro-festa luzeenera. Eldarniora. Eta hara non, hildako bat agertu den, ez oso ohikoa den moduan, ez bada ere norbait gorpua —ala gorputza?—, ebakitzeko tresna zorrotzez ondo landuta. Horrelakoetan ohikoa den legez, poliziak, kasu honetan Ertzaintzak, ikerketa abiarazi beharko du. Irakurlea ikerketara gonbidatuta dago, azken batean, tituluak berak ere horixe proposatzen digu eta. Hala, gizon gogorraren sekretua zein zen argituko zaigu. Azken orrialdera arte irakurtzen jarraituz gero, noski. Ia hirurehun dira.
Ertzaintzak gorpu mutilatuaren nondik-norakoak ikertu beharra bere zeregina du. Hala ere, ez da gorpu mutilatuaz jakin nahirik ibiliko den bakarra. Erre ezizena paratu dioten horri ere ia hil ala bizikoa zaio Inauteriko alkohol giro lanbrotsuan agertu den gorpu horrena argitzea. Camembert helburuko lehenengo aipuak dioen bezala, “errealitatearen marraz bestaldeko gizon inprobablea” den Erre bestalde “gizon arrunta” den pertsonaiari. Inprobablea eta era berean arrunta pertsonaia, kontatzen zaiguna ere agian inprobablea da, agian arrunta, batek daki. Denok buruz dakiguna ere bada “krisiak hildakoak eragiten dituela” bezalako esaldiak egunero botatzen direla. Bada, hona hemen krisiak hil duen bat. Gorri goitizena zuen.
Gorri, sindikalista goitizen ezin egokiagoa duena, krisian bizi da ala hila da? Laminados lantegikoa, krisiaren biktima? Ez gaude ohituta krisiaren ez dakit zein biktima “hilotz urkatua, kolpatua eta zauritua, biluzik eta belarria moztuta” agertu dela irakurtzen, liburu honetako kontrazalean irakurri dugun bezala. Ez da oso probablea, ez. Bada, horrela ez bada, nola agertzen dira krisiaren biktimak albistegietan? Gehienak, inola ere ez.
Gizon gogorraren sekretua ezagutzea proposatu diguten Etxeberria anaiek krisiaren gordinkeria umorez kontatuko digute, eta ez dut esango “nola bestela?” edo horrelakorik. Bizitza hau azken batean inauteri hutsa dela esan daitekeenez gero, zertan ez asmatu Burdel King bat edozein Burger King horietako baten ordez? Eta, krisiak krisi, zertan ez bizi ijitoak bezain libre, bere egunerokoaren esklabo zanpaturik bizi den gizon arrunta bezala bizi beharrean? Alegia, esklabotza horretatik ihes egin nahian urtean behin, Inauterietan, mozorroa jantzita eta pentsatuz hobe dela Laminados “gure” enpresan lanean esklabo, hura itxita kale gorrian baino. Mozorroak, bada, urtean behin. Ohikoena, ijitoarena. Edo bestela, toreroarena. Hain gara arruntak gizon arruntak.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro