kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Hirira doan bidea / Natalia Ginzburg (Pello Lizarralde) / Igela, 2001

Hiria eta ezkontza Aritz Galarraga / Argia, 2015-05-31

“Esan ohi da haur asko dagoen etxea alaia dela, baina nik ez nuen batere alaitasunik aurkitzen gurean”. Delia da modu horretan mintzo dena. Hamazazpi urteko neskatoa. Bost neba-ahizpen artean bigarrena. Azalea ahizpa du aurretik: “Azkar ezkondu eta, Azaleak egin zuen bezala, handik alde egitea espero nuen. Azalea hamazazpi urte zituela ezkondu zen”. Eta alde egin bai, baina nora? Bada, hirira. Hiriak ez du izenik, baina II. Mundu Gerra aurreko edozein herrixkaren ondoan dagoen hiria izan daiteke. Bidea, ordea, ez da beti izango ibiltzen erraza.

Ezkontza eta hiria, beraz. Hiria eta ezkontza. Bi horiek Deliaren zerumuga zedarritzen duten osagaiak. Hiria etorkizunaren sinbolo, aurrerabide, askatasunarena. Ez derrigor herria irrigarri utzita halere, ez bada urguilu txikia erakutsita: “Denak ez dira gu bezain sendoak. Gu nekazari artean bizi gara eta bera, aldiz, hiritik hurbilegi hazi da”. Baina beti ere hiria helburu, hiria xede, hiria jomuga. Eta ezkontza, emakumeak garaitsu hartan izan zezakeen aterabide bakar. Baina, batetik, gainontzeko emakumeen oharrak: “Emakumeari ezkontzen denean hasten zaizkion arazoak. Hor ditun haurrak oihuka, senarra zerbitzatu beharra, bizitza zailtzen duten aita-amaginarrebak”. Bestetik, Delia beraren asmo fermuak: “Pentsatzen nuen ezkondutakoan aske izan nahiko nukeela, eta primeran pasatu”. Noraezean ibiliko dute —“limoi bat bezain berde dago eta beti ahoa okertzen ari da”—, aldiz pertsona sendoa da —“esan nion ez nuela neskame jartzeko gogorik, eta nahiago nuela fabrikan lan egin”—, eta gauzak konplikatzean, desio bakar bat izango du: “Lehengoa izatera itzultzea, nire soineko azula jantzi eta egunero hirira alde egitea, eta Nini bilatu eta ikusi ea nirekin maitemindua zen, eta Giuliorekin ere pinudian ibili, baina ezkontzeko beharrik gabe”.

Hori denori estilo lau, xehe, soil batean azalduko digu Natalia Ginzburgek, hamazazpi urteko narratzaileari dagokion moduan, konplikazio narratibo handirik gabe, hausnar bereziki lodirik gabe, xalo-xalo eramaten gaituela lehen hitzetik azkenera, tentsioa mantenduz, atentzioa lotuz, gehiago gosez. Idazle italiarraren obrara sartzeko liburu aproposa iruditzen zait. Gerora etorri zirelako beste bi, Igela argitaletxean berean. Eta beti pentsatu izan dut Ginzburgek Pello Lizarralde bezalako idazle bat —ez bakarrik ona, halaber iradokitzaile— eraman bazuen itzulpengintzara —auskalo, motibo prosaikoagoak ere egongo ziren tartean—, derrigor izan behar zuela zer edo zer. Eta badu, alajaina, Hirira doan bidea zapaltzera ausartzen denak berehala igarriko dion bezala.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak