kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Atertu arte itxaron / Katixa Agirre / Elkar, 2015

Herrira bueltatzea Javier Rojo / El Correo, 2015-05-23

Ezaguna zen Katixa Agirreren trebetasuna narrazio laburrak idazterakoan, eta gazte literaturan aritu denean ere idazle interesgarri moduan agertu izan da beti gure artean. Oraingoan, bere literatur ibilbidean beste mugarri bat altxatuz, helduentzako nobela baten egile agertzen zaigu. “Atertu arte itxaron” du izenburu liburu honek. Nobelan hiru hari narratibo daudela ematen du hasiera batean: Euskal Herrian zehar bidaia egiten duen bikotearengan zentratzen den istorioa; Benjamin Britten izeneko musikari ingelesa ardatz duen kontakizuna; eta trantsizio politikoaren hasieretara bidaltzen gaituen istorioa. Hiru hari narratibo hauek hasieran elkarren artean erlaziorik izango ez balute bezala aurkezten dira, baina berehala hasiko dira sortzen hiru istorio hauen artean harremanak, halako eran non istorio bakarra osatuko baitute. Bestalde, hiru hari narratibo hauek narratzaile mota desberdinen ardurapean geratuko dira, nobelan teknika aniztasuna eta aberastasuna ere badaudela erakutsiz. Argumentuaren ardatz nagusia bikoteak (Gustavok eta Uliak) egiten duten bidaia da (Ulia da atal honen narratzailea eta argumentua berarengan fokalizatzen da). Emakumearentzat jaioterrira bueltatzea inplikatzen du bidaia honek; gizonarentzat, ordea, behinola basatiak izan ziren gizaki horien lurraldean zeharreko turismo-txangoa, gastronomia- eta historia-bidaia.

Katixa Agirrek nobela konplexu bat utzi digu, hausnarketarako bultzada ere izan daitekeena. Bertan geure burua nola ikusten dugun azaltzeaz gain, besteek ere gutaz duten iritzian sakontzen da, eta hau ez da gertatzen kontraesanik gabe. Egia da momentu batzuetan orain dela urte pare bat euskaraz argitaratutako beste nobela bat (“Mussche”) gogora ekar dezaketen zenbait pasarte irakur daitezkeela hemen. Edonola ere, liburu honekin Katixa Agirrek erakutsi du nobela-arloan ere idazlan guztiz interesgarriak egiteko gai dela, arretaz irakurtzea merezi duen horietakoak.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak