« Hollywoodeko palmondoak euripean | Mendekuzko jokoa »
Taxi bat Hamletentzat / Aritz Gorrotxategi / Hiria, 2002
Denok gara Ahab kapitaina Jon Kortazar / El País, 2002-11-04
Aritz Gorrotxategiren (Donostia, 1975) i bat Hamletentzat poema liburua irakurtzeko aukera izan dut egunotan eta poetika berezi batekin topo egin dudala aitortu behar dut. Hitzaurrearen egile eta aurkezle gisa Harkaitz Cano agertzen da. Eta ez da aurkezpen makala adiskideak egiten diona.
Liburu batez baino gehiagoz bederatzi zirkuluez ari gara, bakoitza bere tonu bereziarekin. Bere modalizazioa ere bai, bere ahots poetikoaren tratamendua. Hala ere, liburu bakar bat dugu, bere joera simetrikoekin, joko metaliterario eta aipu kulturalekin, txiste eta pentsakizun sakonekin, poesiaren izaerari buruzko hausnarketarekin.
Scherezade auzoa atalean, ekialdeko exotismoa aukeratu du idazleak, askotan parodiaren bidea nabaria delarik. Ikuskerak kalte egin diola poemategiari esango nuke, baina aukera bat da idazleak egin duena: parodiarena, azalarena. Zati honek bere alde simetrikoa du Ekialdeko herensugeen azokan, nahiz hemen Txina herriko exotismoa bilatu. Itsuen hiria asko estimatzen dudan atala da, isiltasunarekin eta itsu izatearekin egindako loturengatik. Nostalgiaz eta ezintasunez begiratzen die idazteari eta poesia egiteari eta tonu tragikoa da nagusi. Atal hau Itsuen portu erreaken beste aldea da, simetrikoa. Lehen pertsona poetikoa Basamortuko hobi izoztuaken berreskuratzen da eta kulturalismoaren ertzetan idazten da Argizarizko museoa. Niretzat baina, Underground saila da liburuko giltza: bikoitzaren gaia, mundu galdu baten fantasiaren posibilitatea eta hitzaren eta isiltasunaren arteko kakoa, denok baikara Ahab kapitaina eta errealitatea gure fikzioan bizi da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi