« Euskaldunon irudia osatzeko miraila | Kronika poetikoa minari »
Aita gurea / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2015
Aberastasunaren ifrentzua Javier Rojo / El Correo, 2015-04-18
Iñaki Irasizabalek, antza denez, oso gustukoa du nobela beltza eta genero honek eskaintzen dituen kodeak hartu ohi ditu bere nobelak idazteko. Edonola ere, genero horretatik hartutako osagaiak ez ditu bere testuetan erabiltzen aldatu eta egokitu gabe. Nobelak egiteko modu horri jarraituta sortu du Irasizabalek bere azken emaitza, “Aita gurea” izenburua duena. Argumentuaren aldetik nobela beltzetan askotan aurkitzen dugun ohiko planteamendu bat erabiltzen du idazleak bere istorioa abiadan jartzeko. Aspaldiko garaietan aitonak eraikitako enpresa poliki-poliki gainbehera doa, krisi garaian ezin baita mantendu. Krisi hori dela-eta, fundatzailearen biloba eta gaurko jabeak (Alberto Agirrek) enpresa saltzea erabaki du, inori ezer esan gabe. Dena bideratuta dagoenean, ordea, istripu batek aldatzen ditu plan horiek guztiak. Jabea istripuan hiltzen da eta enpresaren ardura bere alaba Nagorerengana pasatzen da. Nagorek aitaren asmoen berri jakin ez, eta saiatuko da enpresa aurrera ateratzen oztopo guztien aurka. Jakina, neska eta gaztea izanik, arazo asko planteatzen zaizkio.
Hauxe da nobelaren planteamendua, baina halako nobeletan besterik agertzea ia ezinezkoa delarik, patuaren presentzia oso nabarmena da behin eta berriro. Nobela beltzaren kodeak bereganatzen ditu idazleak eta aberastasuna, endekatzea, patua eta honelako osagaien artean sortzen diren harremanak begien aurrean jartzen dizkigu.
Nahi bada, bizitzaren alderdi ilun eta kontrolaezina kontatzen zaigu hemen. Irasizabalek alde batera utzi du jokaera kriminalaren ikerketa poliziala eta batez ere krimenaren atzean dagoen usteldura hura agertzen saiatu da. Eta honek, nire ustez, erakargarriago egiten du nobela hau, nahiz eta teknikaren aldetik begiratuta oso diskurtso narratibo tradizionala aurkeztu.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi