« Plusbalio poetikoa | Das Kapital »
Beltzuria / Ixiar Rozas / Pamiela, 2014
Ahotsaren bila Javier Rojo / El Correo, 2015-03-14
Eman dezagun “Beltzuria” izenburua duen liburu hau elebenia dela. Halaxe bada, idazlan honetan Ixiar Rozasek fikziozko istorio bat kontatuko liguke, non lehenengo pertsonan hitz egiten duen narratzaile bat bere aitonaren irudia osatzen saiatzen den. Narratzailearen aitona bertsolaria izan zen, eta Espainia oraindik ere Afrikako Iparraldeko koloniak gordetzen lehiatzen zelarik, Marokoko Gerrara joan behar izan zuen, Espainiaren ohorea basamortuan defendatzearren. Beste hainbat pertsonak jasan behar izan zuten tragedia ezagutu zuen orduan gizon hark, “Xamuio” ezizenez ezagutuak. Narratzailea, beraz, oroimen lausoa gordetzen dion aitonaren irudiaren bila doa, hura osatzeko, irudi horretatik atal batzuk baizik ez baitzaizkio gelditzen. Eta aitonaren aztarna osatzeko egiten duen ibilbide honetan, haren ahotsa izango da garrantzitsuena. Izan ere, aitona bertsolariak gutxi hitz egiten baitzuen eta liburuan esaten den bezala “ez zuen ahots gozorik”. Eta azpimarratu behar da ahotsa dela bilatzen duena, hitza ez, hitza materializatzen duen ahotsa baizik. Beraz, osagai kontzeptualari garrantzia eman beharrean, gauzatze fisikoan jartzen da arreta. Eta ahotsa bilatzen duen bitartean, azken finean, narratzailea bere buruaren bila doa.
Liburua berezia da, estrainio xamarra, hori guztia kontatu nahi zaigula dirudielarik, idazlan honetan bilaketak narratzaileari egiten dion eragina azaltzen baitzaigu batez ere. Ez zaigu aitonaren irudia osatzen, ez zaigu bilaketaren kontaera era linealean agertzen, bilaketa horrek narratzailearengan uzten dituen inpresioak baizik.
Orain arte “Beltzuria” nobelatzat hartu dut, eta narratzaileaz hitz egin dut, eta ez idazleaz. Baina begibistakoa gertatzen da ez dagoela narratzailearen eta idazlearen artean banaketa egiterik, Ixiar Rozasek bere buruaz hitz egiten baitu behin eta berriro, idazlearen nitasuna idazlanaren erdigunean kokaturik.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi